Giuseppe Mazzini

Giuseppe Mazzini (Genova, Italia, 1805eko ekainaren 22aPisa, Italia, 1872ko martxoaren 10a), filosofoa eta italiar politikari abertzale eta iraultzaile errepublikazalea izan zen. Haren ideia eta jarduera politikoek eragin nabaria izan zuten Italiako Erreinuaren sorreran; Italiako hainbat auzitegitan ezarri zizkioten kondenen ondorioz, ordea, ihesean ibili behar izan zuen hil arte. Mazziniren teoriak oso garrantzitsuak izan ziren XIX. mendeko Europan estatu demokratiko eta errepublikanoen aldeko mugimenduetan. Giuseppe Garibaldi, Viktor Emanuel II.a Italiakoa eta Camillo Bensorekin batera, aberriaren aitatzat hartua da Italian.

Giuseppe Mazzini

Italiako Erresumako diputatua

1865eko azaroaren 18a - 1867ko otsailaren 13a
Hautetsia: 9th Legislature of the Kingdom of Italy (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaGenova, 1805eko ekainaren 22a
Herrialdea Italiako Erresuma
Frantziako Lehen Inperioa
HeriotzaPisa, 1872ko martxoaren 10a (66 urte)
Hobiratze lekuaBoschetto Irregolare (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Pleuresia
Familia
AitaGiacomo Mazzini
AmaMaria Drago
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaGenovako Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, filosofoa, idazlea, kazetaria eta literatura-kritikaria
Lantokia(k)Italiako Erresuma
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaItalia Gaztea

Musicbrainz: db21c86d-b4f2-43fd-996e-48e840e28d1d Find a Grave: 11187607 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Genovan egin zituen abokatu ikasketak eta bertan ogibide horretan aritu zen, tarteka hainbat aldizkaritan idazten zuela. 1830ean carbonari elkartean sartu zen; atxilotu zuten baina alde egin eta Marsellara joan zen. La Giovine Italia elkartea sortu zuen han, 1831n. Italia batu, libre eta errepublika egiturakoa eskaintzen zuen elkarte horren programak. Italiako zenbait estatutako agintariak botatzeko bi matxinada ahalegin egin zituen 1831n eta 1834an, baina ez zitzaizkion nahi bezala atera eta Suitzara joan zen bizitzera. 1837an Londresa aldatu zen. Handik ere lehengoan segitu zuen. Frantziako 1848ko iraultzaren ondoren, Milana joan zen eta heroi gisa hartu zuten. Erromako Errepublikako hiru agintarietako bat izan zen. Erroma Frantziako gudarosteen eskuetan erori zenean, Londresa ihes egin zuen berriro. Beste matxinada batzuetan eta Garibaldirenetan ere hartu zuen parte. Italia batzeak poz eman zion baina monarkiaren kontra egon zen beti. Parlamentario ere izan zen, baina ez zen bileretara behin ere joan. 1870ean berriro atxilotu zuten, Garibaldiren matxinadan parte hartu zuela salaturik.

Aberriaren kontzientzia

"Nazioak elkarteak dira eta elkartze horren arrazoiak honakoak dira: hizkuntza, geografia, historian jokatu izan duten rola eta abar. Baina, betiere, printzipio bera onartzen dute eta batutako inperioaren eskubidearen bidean doaz zehaztutako helmuga bakarra lortzeko helburuarekin.

Mazziniren iritzira, nazio batek printzipio fisikoak, hautemangarriak, objektiboak ditu:

« Hizkuntza batek, geografia-baldintza jakin batzuek edo historiak emandako zeregin batek biltzen dituen banakoen elkartea da nazioa; nazio bateko banakoek printzipio jakin bat onartzen dute, eta inperio bateratuaren eskubidea baliatuz, muga jakin bakar baten bila abiatzen dira.  »
Mazzini, 1834

Italia, Mazziniren arabera

« 21-22 milioi biztanleko herria gara, antzina-antzinatik izen bera duena (italiar herria); Jainkoak inoiz marraztutako muga naturalik ederrenen artean bizi gara (itsasoa eta Europako mendirik garaienak); hizkuntza berean mintzatzen gara, sinismen, usadio eta ohitura berak ditugu, harro gaude Europako historiako iragan politiko, zientifiko eta artistiko loriatsuena izan baitugu.

Ez dugu ez banderarik, ez izen politikorik, ezta tokirik ere europar nazioen artean. Zortzi estatu independentetan zatikaturik gaude, aliantzarik gabe, helmuga bateraturik gabe, harreman antolaturik gabe. Ez dago adierazpen-askatasunik, ezta elkartzeko edo hitz egiteko askatasunik ere, ezer ere ez. Estatu horietako bat, penintsularen laurdena hartzen duena, Austriaren menpean dago, eta gainerakoak haren eraginpean daude, itsu-itsu.

 »

Italiaren batasunari buruz

« Nazioa ez zen sekula existitu, hori diote; beraz, sekula ezingo da existitu. Baina guk, arazo hori gure ikuspegitik aztertuta, ondokoa adieraziko dugu: nazioa ez da orain arte existitu; beraz, etorkizunean existi daiteke. Gizateriaren alde gauza handiak egiteko duen herriak inoiz edo behin nazio bilakatu behar du.  »
Mazzini, Italiaren batasunari buruz, 1861.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giuseppe Mazzini Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.