Giuseppe De Nittis
Giuseppe De Nittis (Barletta, 1846ko otsailaren 25a - Saint-Germain-en-Laye, 1884ko abuztuaren 21a) italiar margolaria izan zen.
Giuseppe De Nittis | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Barletta, 1846ko otsailaren 25a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Paris, 1884ko abuztuaren 21a (38 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Nittis (en) ![]() |
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Léontine De Nittis (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Accademia di Belle Arti di Napoli (en) ![]() |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Vincenzo Petrocelli (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta Irarlea |
Lantokia(k) | Napoli Paris eta Londres |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Vincenzo Petrocelli (en) ![]() |
![]() ![]() |
1863an Napoliko Arte Ederren Institututik insubordinazioagatik kanporatu zuten eta hurrengo urtean bere lehen margolanak erakutsi zituen. Macchiaioli taldearekin harremanetan jarri eta Telemaco Signoriniren lagun egin zen.
1867an Parisera joan zen eta Adolphe Goupil arte-ibiltariarekin harremanetan jarri zen. Parisen errekonozimendua lortu ondoren, Italiara itzultzea eta aire zabaleko margolanak egitea erabaki zuen, Vesubioko ikuspegiak barne. 1872an Parisera itzuli zen eta 1874an Edgar Degasek inpresionisten lehen erakustaldian parte hartzera gonbidatu zuen. De Nittis ez zuten inpresionistek onartu eta ez zuen taldearen erakusketetan parte hartu.
1878an hamabi lan erakutsi zituen Erakusketa Unibertsalean eta urrezko domina jaso zuen. Pariseko bere etxea artista, idazle eta Italiako atzerriratuen bilgune izan zen.
Iruditegia
- Che Freddo!, c. 1870
- Place des Pyramides, 1875
- Westminster Bridge, 1878
- Passa il treno
- Colazione in giardino, 1883