Giulio Alberoni

Giulio Alberoni (Fiorenzuola d'Arda, 1664ko maiatzaren 21a - Piacenza, 1752ko ekainaren 26a) italiar kardinala eta Filipe V.a Espainiakoaren Lehen ministroa izan zen.

Giulio Alberoni

bishop of Malaga (en) Itzuli

1717ko abenduaren 6a - 1725eko azaroaren 19a
Manuel de Santo Tomás y Mendoza (en) Itzuli - Diego González Toro y Villalobos (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Málaga (en) Itzuli
kardinal

1717ko uztailaren 12a -
Bizitza
JaiotzaFiorenzuola d'Arda, 1664ko maiatzaren 21a
Herrialdea Espainia
HeriotzaPiacenza, 1752ko ekainaren 26a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
italiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, apaiz katolikoa, diplomazialaria eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Espainiako Ondorengotza Gerran frantses osteen buruzagia izen zen Vendômeko dukeak berekin eraman zuen Espainiara, eta haren karrera moldatu zuen han. Elisabet Farnesio eta Filipe V.aren ezkontza negoziatu zuen. Erreginak aholkulari gisa harturik, frantsesak gortetik egoztea lortu zuten bien artean. Kardinalgoa eta Lehen ministro kargua batera eskuratu zituen, eta espainiar politikaren zuzendaritzaren jabe egin zen. Utrechten Espainiak galduriko abantailak berreskuratzen saiatu zen, eta diplomazia-ekintza ugari garatu zituen, Frantziako erregeordearen aurka bereziki. Aliantza Laukoitza eratu zela, eta frantses armadaren mehatxuak zirela eta, Filipe V.ak amore eman behar izan zien Alberoniren etsaien eskariei. Beraz, kardinala kargutik kendu eta Espainiatik egotzi zuen (1719). Italiara joanik, Inozentzio XIII.a aita santuarentzat lan egin zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giulio Alberoni Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.