Giudecca
Giudecca (venezieraz: Giudèca, antzina Zudèca edo Zuèca) Veneziako uharte bat da, Rialto uharteetatik Canale della Giudecca izeneko kanal baten bidez banatzen den uharte multzo bat. Dorsoduro sestierearen zati dira.
Giudecca | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1 m |
Mota | uharte |
Azalera | 0,59 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°25′30″N 12°19′43″E |
UTC ordua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Veneto |
Former province of Italy | Veneziako probintzia |
Ur-gorputza | Veneziako urmaela |
Leku geografikoa | Venezia |
Gutxi gora-behera hirigunetik 300 metrora dago, eta San Marko plazatik abiatuta hiru minututan iris daiteke bertara vaporetto izeneko taxi-itsasontzian. Inguruetako uharterik handienak diren arren, ez dira oso handiak. Ekialdetik mendebaldera 2 kilometro inguruko luzera dute, eta iparraldetik hegoaldera 300 metro inguru.
Historia
Uste denez, Erdi Aroan uharte nagusia Vigano zuen izena, eta geroago Spinalonga, "Bizkarrezur luzea" esan nahi duena, eta ziur asko uhartearen formagatik sortu zen, bizkarrezur baten antza duena.
Gaur egun jasotzen duen izena den Giudeccari buruz, berriz, bi teoria daude:
Lehenak Giudeccak juduei erreferentzia egiten dio, Giudei alegia. Honen arabera, Giudeccak (guideo hitzetik eratorria) "juduen uhartea" esan nahi luke. Giorgio Emo veneziar patrizioak 1515ean senatuari juduei Veneziara sartzea debekatzea proposatu ziola ezagutzen da, uharteetan ezarriz. Hala, hiritik etenik gabe urrunduak mantendu ahal izango zituen. Alabaina, azkenean ideia hau ez zen burutu, uhartean zaintzazko instalazio militarrak sortzeak arazo asko sortuko baitzituen. Urte bete geroago, Senatuak oso antzeko ideia bat onartu zuen Zaccaria Dolfinsen aldetik. Venezian ezarritako juduak uharteetako Ghettora eraman nahi zituzten. Hiri veneziar judu hau izango litzateke, teoria honen arabera, ezagutzen den mota honetako lehen ghettoa.
Izenaren jatorriari buruzko beste teoria "giudicati" hitzean zentratzen da, "delitu txikiak" esan nahi duena. Teoria honen arabera, uharteak, hiritik kanporatutako presoak mantentzeko gune bezala balio izango zuen.
Michelangelo eskultore ospetsuak 1529 eta 1532 bitartean etxe bat alokatu zuen uharteetan eta Giudeccan hiru urte eman zituen bere gogozko erbesteratze batean.
XX. mendean sartzean, uharteak 3.000 biztanle zituen, nagusiki arrantzaleak. Ondoren eremu industrial batzuk sortu ziren uhartearen ekialdean. Lantegiak eta ontziolak sortu ziren. Alabaina, Bigarren Mundu Gerraren iritsierarekin, uharteetako industriak bere garrantzia galdu zuen, eta gaur egun uharteek, atseden eta erlaxazio leku bezala, hiritik landetara ihes egiteko erabiltzen den bizigune bat dira.
Arkitektura nabarmena
Uharteetako eraikinik nabarmenen artean Berrerosle Santuaren Eliza topa dezakegu, inongo zalantzarik gabe, Andrea Palladioren lanik ederrenetako bat dena. 1576an, Senatuaren enkarguz, Sant'Eufemia eliza eraiki zen izurriaren amaiera zela eta. Veneziako elizarik antzinakoenetako bat da Chiesa delle Zitellerekin batera. San Giorgio Maggiore basilika ezaguna Giudeccaren ekialdeko muturraren ondoan dago, baina ez da bere eremukoa.
Uhartearen ekialdean adreiluzko eraikuntza handi bat topa dezakegu, estilo neogotikozkoa: Stucky Errota. XIX. mendean eraiki zuen Giovanni Stucky pasta fabrikatzaileak. Zenbait handitzetarako Ernst Wullekopf arkitekto alemaniarra kontratatua izan zen, bere egungo itxura eman ziona. Errota, Bigarren Mundu Gerraren hasieran Italia guztiko pasta lantegirik handiena zen.
Zenbait urtez utzia eta endekatua egon ondoren, ostatu eta kultura eta erakusketen gune bezala erabiltzeko egokitzen hasi zen. Alabaina, egitasmo hau 2003an eraikina kaltetu zuen sute batek eten zuen.
Giudeccan zinema estudio bat ere egon zela aipatu behar da.