Gitarra
Gitarra jatorri zaharreko musika tresna bat da, musika estilo askotan erabilia. Eskuarki sei hari ditu, baina badira lau, zazpi, zortzi, hamar eta hamabi harikoak ere.
Oinarrizko musika tresna da blues, country, flamenko, rock eta pop mota askotan. Musika klasikoan, tresna bakarlaritzat erabiltzen da. Modu akustikoan jo daiteke, soinua harien bibrazioak sortu eta gitarraren gorputz hutsak indartzen dituela, edo haren soinua anplifikagailu baten bidez indartu eta eralda daiteke, elektronika erabiliz: tresna elektriko horiek XX. mendean asmatu ziren eta herri kulturan oso garrantzitsuak dira.
Motak
Klasikoa
Gitarra klasikoa edo espainiarra musika klasikoa eta flamenko arloetan erabiltzen da batik bat, bai eta folk musikaren hainbat esparrutan ere. Flamenkoko gitarra zertxobait txikiago izaten da. Beste bariante antzekoa gitarra akustikoa da: Estatu Batuetatik dator, sokak metalezkoak dira eta tamainua zertxobait handiagoa du.
Jatorria
Gitarraren jatorria ez dago oso garbi zeren antzinatean antzeko musika tresna asko erabiltzen baitira. Historian zehar antzeko tresna askoren errepresentazioak jaso ditugu. Adibidez, egungo Turkiaren iparraldean, Anatoliako Alacahöyüken, Kristo aurreko mila urtean, baxuerliebetan oso antzeko musika tresna ikus daiteke: lira bat, erresonantzia kaxa batekin eta egungo gitarraren aurrekoa zela esan daiteke. Tresna hori hitita herriak eta asiriatarrek asmatu zuten. Aintzinako Egiptoaren marrazkietan ere antzeko zerbait aurkitu da. Beraz, aspaldiko tresna da.
Elementuak
Mendez mende, gitarrak aldaketa handiak izan ditu. Harien zenbakia aldatu da eta baita ere tresnaren forma ere, jotzaileen arabera moldatzeko. Ia osorik zurezkoa da; gehien erabili diren zurak hauexek dira: Indiako makil santua izenaz ezagutzen dena, izeia, Kanadako zedroa, pinua, altzifrea eta ebanoa. Zur mota bat edo bestea gitarraren arabera erabiltzen da.
Oinarriz, gitarrak elementu hauek ditu:
Gitarra batzuek diapasoi bat baino gehiago dituzte (gehienez ezagutzen dena 6 gider edo mastilekoa da). Sokak zazpi eta gehiago ere dira inoiz.
Gitarra-jotzaile ospetsuak
- B.B. King (AEB, 1925-2015).
- Chuck Berry (AEB, 1926).
- Paco Ibáñez (Valentzia, 1934)
- Ali Farka Toure (Mali, 1939-2006).
- Jimmy Hendrix (AEB, 1942-1970).
- George Harrison (Ingalaterra, 1943-2001).
- Keith Richards (Ingalaterra, 1943).
- Jimmy Page (Ingalaterra, 1944-).
- Eric Clapton (Ingalaterra, 1945-).
- Ritchie Blackmore (Ingalaterra, 1945).
- Paco de Lucia (Espainia, 1947-2014).
- Carlos Santana (Mexiko, 1947).
- Mark Knopfler (Eskozia, 1949-).
- Tony Iommy (Ingalaterra, 1948-).
- Brian May (Ingalaterra, 1947-).
- Eddie Van Halen (AEB, 1945).
- Joe Perry (AEB, 1950).
- Angus Young (Eskozia, 1955-).
- Joe Satriani (AEB, 1956-).
- The Edge (Irlanda, 1961).
- Dave Mustaine (AEB, 1961-).
- Kirk Hammett (AEB, 1962-).
- Yngwie Malmsteen (Suedia, 1963).
- Slash (AEB, 1965).
- John Petrucci (AEB, 1967-).
- Beñat Barandiaran (Euskal Herria, 1978-).
- Aitor Gorosabel (Euskal Herria, 1970-).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Gitarra klasikoaren historia.
- (Gaztelaniaz) Gitarra elektrikoaren historia.