Girls (telesaila)
Girls Lena Dunhamek sortutako eta protagonista duen telesail estatubatuarra, komedia-drama bat. Telesailak New Yorken bizi diren lau emakume gazteren bizitza jarraitzen du.
Girls (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Lena Dunham |
Izenburua | Girls |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 6 |
Atalak | 62 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa eta LGBTI+ related TV series (en) |
Iraupena | 30 minutu |
Antzezlea(k) | |
Lena Dunham Allison Williams Jemima Kirke Zosia Mamet Adam Driver Alex Karpovsky Andrew Rannells Ebon Moss-Bachrach | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Ilene Landress (en) |
Konpainia ekoizlea | HBO |
Ekoizle eragilea | Lena Dunham |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michael Penn |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | HBO |
Hasiera-data | 2012ko apirilaren 15a |
Amaiera-data | 2017ko apirilaren 16a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
hbo.com… | |
|
- Artikulu hau telesailari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Girls».
Nondik norakoa
Gidoietako premisa asko, eta Hannah pertsonaia nagusiaren zirkunstantzia batzuk (gurasoengandik ekonomikoki moztea, idazle bihurtzea eta zoritxarreko erabakiak hartzea) Dunhamen bizitzatik atera ziren. Dunhamek gidoi, zuzendaritza eta ekoizpenean inplikazio handia izan du telesailean. Hamarkada bat lehenagoko Sex and the City telesailarekin paralelismoak marraztu dituzte, baina garai berritu batera egokitua izatez gain, azalkeria gutxiago eta pertsonaia multidimentsionalagoak aurkitu ditu kritikak honetan[1]. Millennial belaunaldiaren gogoarekin bat egiten duen telesailtzat ere deskribatu izan da.
2011 eta 2017 artean 6 denboraldi izan ziren, 62 atalekin (30 minutu eskas luzeran ohikoan), HBO katean emanak jatorrian.
Aktore nagusiak
Denboraldi guztietan:
- Lena Dunham: Hannah Horvath
- Allison Williams: Marnie Michaels
- Jemima Kirke: Jessa Johansson
- Zosia Mamet: Shoshanna Shapiro
- Adam Driver: Adam Sackler
- Alex Karpovsky: Ray Ploshansky
- Andrew Rannells: Elijah
Denboraldi batzuetan:
- Christopher Abbott: Charlie
- Chris O'Dowd: Thomas-John
- Ebon Moss-Bachrach: Desi Harperin
- Jake Lacy: Fran Parker
- Jon Glaser: Laird
- Gaby Hoffmann: Caroline Sackler.
- Becky Ann Baker: Loreen Horvath
- Peter Scolari: Tad Horvath
- John Cameron Mitchell: David Pressler-Goings
- Aidy Bryant: Abigail.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Lena Dunham’s Girls: the show that turned TV upside down» the Guardian 2017-02-04 (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).
Kanpo estekak
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |