Girgillao (kontzejua)
Girgillao[1][lower-alpha 1] Mañeruibarreko Girgillao udalerriko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Izarbeibar-Novenera eskualdean.
Girgillao | ||
---|---|---|
![]() | ||
![]() Herriko ikuspegia mendebaldetik | ||
| ||
![]() | ||
Kokapena | ||
Herrialdea | ![]() | |
Eskualdea | Izarbeibar-Novenera | |
Udalerria | Girgillao | |
Administrazioa | ||
Mota | kontzeju | |
Izen ofiziala | ![]() | |
Burua (2015-2023) | Gonzalo Parreño Oroz (kontzejuburua) | |
Posta kodea | 31291 | |
Herritarra | girgillaotar | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 42°43′05″N 1°52′41″W | |
Azalera | 3,30 km² | |
Garaiera | 627 metro | |
Distantzia | 33,9 km (Iruñetik) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 34 (2021: ![]() |

2021 urtean 34 biztanle zituen.
Bertako biztanleak girgillaotarrak dira.
Izena
Girgillao toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Guirguillano
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Guerguillano (1218)
- Guirguillano (1232)
- Guyguyllano (1257)
- Guirguilano (1280)
- Guirguillano (1350)
- Guirguillano (1366)
- Guirguillano (1534)
- Guirguillan (1802)
- Guirguillano (1945)
- Girgillao (1953)
- Girgillao (2000)
Etimologia
Mikel Belaskoren ustez, bere esanahia "Girgil izeneko pertsona baten jabetzakoa" izango da ziurrenik, girgil eta -ano terminoetatik datorrena. Lehenengo elementua identifikatu gabeko pertsonaren izena da, eta atzizkia jabetza adierazten duen atzizkia. Luis Mari Mujikak gogorarazi du Gerhard Rohlfsek Girgilius antroponimoa dakarrela dokumentatuta, eta Julio Caro Barojaren proposamenarekin bat datorrela. Koldo Mitxelenak, berriz, Virgilius proposatu zuen jatorrizko pertsonatzat.
Ezaugarriak
Geografia
Girgillao Mañeruibarreko herri bat da, Girgillao udalerrian eta Izarbeibar-Novenera eskualdean.
Inguru naturala eta kokapena
Girgillao udalerria Nafarroa erdialdean dago, Lizarrako merindadearen ipar-ekialdean, Iruñeko merindadearen mugan, eta Nafarroako hiriburutik 32 kilometrora.
Klima eta landaredia
Girgillaok klima mediterraniarra dauka orokorrean (udalerriko gunerik altuenetan azpimediterraniarra da prezipitazioak ugariagoak eta tenperatura hotzagoa delako). Urteko batez besteko tenperatura 12 gradu ingurukoa da eta prezipitazioak 600 eta 1.000mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 90 izaten dira (mendialdean 120 edo gehiago izan daitezke).
Udalerriko jatorrizko landarediaren gehiena galdu den arren, oraindik ere arte eta haritz bakanen batzuk geratzen dira herrigunearen inguruko mendietan.
Estazio meteorologikoa
Girgillaon ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.5 | 24.0 | 26.5 | 29.0 | 36.5 | 40.0 | 41.5 | 43.0 | 38.0 | 32.0 | 27.0 | 21.0 | 43.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.7 | 11.6 | 15.4 | 17.0 | 21.8 | 26.6 | 29.6 | 29.6 | 25.3 | 19.6 | 13.3 | 9.9 | 19.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.4 | 9.6 | 11.5 | 15.6 | 19.8 | 22.5 | 22.6 | 19.1 | 14.4 | 9.0 | 5.9 | 13.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.1 | 1.3 | 3.8 | 5.9 | 9.3 | 13.0 | 15.5 | 15.6 | 12.8 | 9.1 | 4.6 | 1.8 | 7.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.0 | -10.0 | -8.5 | -3.0 | -0.5 | 2.0 | 7.0 | 5.0 | 3.0 | -0.5 | -6.5 | -10.0 | -10.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 44.2 | 38.7 | 51.6 | 59.5 | 53.1 | 45.6 | 27.0 | 26.3 | 38.6 | 60.3 | 55.4 | 57.2 | 547.5 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 39.0 | 29.0 | 33.6 | 62.0 | 42.2 | 38.5 | 33.0 | 85.0 | 61.5 | 46.0 | 59.0 | 39.0 | 85.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11.6 | 10.3 | 8.8 | 11.2 | 11.1 | 7.2 | 5.4 | 4.9 | 7.8 | 10.5 | 11.5 | 12.8 | 113.0 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.3 | 1.4 | 0.9 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 1.2 | 5.1 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
Nobleen jaurerri izan zen, erregeak Gil Bidaurre handikiari konfiskatu zion arte 1276an. Irantzuko monasterioak eta Jerusalemgo San Joan Ospitalekoek XIII. mendetik izan zituzten lursailak.
1268ko Rediezmoaren Liburuan Argiñarizibarrean inskribatuta agertzen da.
Mañeruibarrena izan zen hura banandu zen arte, 1835-1845eko udal erreforma espainiarrekin. 1847an, Girgillao Mañeruibarreko udalerriaren buru zen, erroldaren arabera. Gero Girgillao udalerri bezala agertzen da, besterik gabe, Girgillao bera, Etxarren eta Argiñaritz eta Gorriza udalerri-ohiak osatuz.
1847an Girgillao herriak 760 errealeko eskola zuen.
Demografia
2021 urteko erroldaren arabera 34 biztanle zituen Girgillaok.[6]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
26 | 26 | 26 | 26 | 30 | 28 | 37 | 38 | 38 | 36 | 33 | 43 | 41 | 41 | 37 | 33 | 32 | 29 | 28 | 27 | 33 |
Politika
Girgillaoko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Gonzalo Parreño Oroz da.
Kontzejua
Girgillaoko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Gonzalo Parreño Oroz da.
Kontzejuburuak
2011tik, Girgillaok 2 kontzejuburu izan ditu:
Kontzejuburu | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera |
Ruben Senosiain Urbistondo | 2011 | 2015 |
Gonzalo Parreño Oroz | 2015 | 2019 |
Gonzalo Parreño Oroz | 2019 | jardunean |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Girgillao sailkatu zituen hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[7]
Koldo Zuazok, 2010ean, Girgillao ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[8]
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Oltzako hizkeran. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Mañeruibarreko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Girgillao eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %9,57k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n % 8,70k.
Ondasun nabarmenak
- San Pedro eliza, XIII. mendean eraikitako kristiau eliza, gotiko estiloan.
Oharrak
- /giɾɣ̞iʎá.o/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza hirugarren silaban
Erreferentziak
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Girgillao - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Estella. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0040-3. PMC 932583344. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- .
- Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Guirguillano» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.