Girga
Girga (arabieraz جرجا) Egiptoko hiri bat da, Suhag probintzian dagoena. Bere biztanleria, 150.000 biztanlekoa da. Gobernazioaren hiriburua izan zen 1960 arte, urte honetan, Suhag hiriburu bihurtu eta gobernazioak izenez aldatu zuelarik.
Girga | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Egipto |
Probintzia | Sohageko eskualdea |
Izen ofiziala | جرجا |
Geografia | |
Koordenatuak | 26°20′18″N 31°53′30″E |
Altuera | 70 m eta 70 m |
Demografia | |
Biztanleria | 102.597 (2006ko azaroaren 11) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+02:00 |
Bere izena, Mara Girgis koptoerazko hitzetik dator (San Jorgeren monasterioa), inguruan dagoena, bere inguruetan, monasterio katoliko bat ere badu, ustez, Egiptoko antzinakoena dena. Hirian "portzelanazko meskita" da nabarmendu beharrekoa (Al Sini). Gotzain kopto baten egoitza da.
Zeramika eta azukre birfintze lantegiak ditu.
Aztarnategi arkeologikoa
Girgatik gertu, Bet Khalaf dago, 5 kilometro inguru mendebaldera, non nekropoli garrantzitsu bat aurkitu den, antzinako hiriburua izan zen Abidosetik gertu, eta Mahasnako nekropolia, Antzinako Inperioko hilobiekin. 20 kilometro inguru ipar-mendebaldera, Al Birba dago, antzinako Tinis hiriaren kokapena izan daitekeena.