Gipuzkoako merio nagusi
Gipuzkoako merio nagusia Gaztelako Erresumak Gipuzkoako ibar-jaurerri nagusian zuen ofizial nagusiena izan zen, eskuduntza judizial eta militarrak zituena.
Historia
Jada X. eta XI. mendeetan Leongo erregeek bere aginte finkatzeko banaketa administratibo bat egin zuten bere erresuman. Horrela, ibar-jaurerri nagusi eta txikiak, tenentziak, alfozak eta, XIII. mendetik aurrera, adelantamientoak sortu zituzten.[1]
Fernando III.a Gaztelakoak ibar-jaun izendatu zituzten Gaztela, Leon, Galizia eta Murtziarentzat. Gipuzkoa Gaztelaren barnean sartu zuen, bereizketarik egin gabe. Nahiz eta 1315 aldean Gómez Carrillo gaztelar noblea jada Gipuzkoako ibar-jaun nagusia zen,[2] 1332an Alfontso XI.a Gaztelakoak behin betiko ezarri zuen Gipuzkoako ibar-jaurerri nagusia. 1348an bildutako Alkalako Ordenamenduak Arabako eta Gipuzkoako ibar-jaurerri nagusiak Gaztelatik bereizi zituen, bakoitzak bere ibar-jaun nagusia zituelarik.[2]
Ibar-jaun nagusien zerrenda
Erregea | Agintaldia | Ibar-jaun nagusia | Oharrak |
---|---|---|---|
Alfontso X.a Gaztelakoa (1252-1284) | 1261-1282 | Diego Lopez Salcedokoa | Gaztela eta Arabakoa ere |
Antso IV.a Gaztelakoa (1284-1295) | 1291 | Antso Martinez Leivakoa | Gaztelakoa ere |
1294 | Diego Lopez Salcedokoa | ||
Fernando IV.a Gaztelakoa (1295-1312) | 1298-1304 | Diego López de Salcedo[3] | |
1305 | Beltran Ibañez Gebarakoa | Oñatiko jauna | |
1309 | Diego Lopez Salcedokoa | ||
Alfontso XI.a Gaztelakoa (1312-1350) | 1315 | Gómez Carrillo | |
1317 | Joan Martinez de Balda | ||
1322 | Joan Santxez Marrokin Salcedokoa | Bizkaiko mailegu-emailea | |
1328-1332 | Beltran Ibañez Gebarakoa | ||
1335-1340 | Ladron Velez Gebarakoa | Oñatiko jauna eta Bizkaiko mailegu-emailea | |
1341 | Lope Diaz de Rojas | Espejoko jauna | |
1343 | Beltran Ibañez Gebarakoa | ||
1345-1349 | Lope Diaz de Rojas | ||
Petri I.a Gaztelakoa (1350-1369) | 1351-1353 | Lope Diaz de Rojas[4] | |
1359 | Beltran Ibañez Gebarakoa | ||
1368 | Fernan I.a Perez Aiarakoa | Aiarako jauna eta Gaztelako ibar-jaun nagusia | |
1368 | Beltran Ibañez Gebarakoa | ||
Henrike II.a Gaztelakoa (1369-1379) | 1370 | Beltran Ibañez Gebarakoa | |
1370-1375 | Ruy Diaz de Rojas | ||
1376 | Gartzia Perez de Camargo | Gaztelako errege-alkatea | |
Joan I.a Gaztelakoa (1379-1390) | 1379-1389 | Petri II.a Lopez Aiarakoa[5] | Aiarako jauna eta Gaztelako errege-alfereza |
? | Petri Manrique Larakoa[4] | Gaztelako ibar-jaun nagusia ere | |
Henrike III.a Gaztelakoa (1390-1406) | 1394-1401 | Fernan II.a Perez Aiarakoa[6] |
Erreferentziak
- Lamingueiro Fernández, Xosé L.. (2006). «Ascendencia e familia próxima de García Rodríguez de Valcarce o das Pontes» Cátedra: revista eumesa de estudios (Pontedeume: Concello de Pontedeume) (13): 137. ISSN 1133-9608..
- Orella Unzué, José Luis. (1985). «Orígenes históricos y raíces sociales de la merindad mayor de Castilla La Vieja» Azpilcueta: cuadernos de derecho (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (2): 25-28. ISSN 1138-8552..
- Orella Unzué, José Luis. (1984). «Los orígenes de la Hermandad de Guipúzcoa (las relaciones Guipúzcoa-Navarra en los siglos XIII-XIV)» RIEV (Donostia: Eusko Ikaskuntza): 38. ISSN 0212-6397..
- Díaz Martín, Luis Vicente. (1987). Los oficiales de Pedro I de Castilla. (2. argitaraldia) Valladolid: Valladolideko Unibertsitatea, 22-24 or..
- Cañas Gálvez, Francisco de Paula. (2011). «La Casa de Juan I de Castilla: aspectos domésticos y ámbitos privados de la realeza castellana a finales del siglo XIV (ca. 1370-1390)» En la España medieval (Madril: Madrilgo Complutense Unibertsitatea) (34): 178. ISSN 0214-3038..
- Salazar y Acha, Jaime de. (2000). La casa del Rey de Castilla y León en la Edad Media. (1. argitaraldia) Madril: Centro de Estudios Políticos y Constitucionales, 445 or. ISBN 84-259-1128-1..