Gipuzkoako Traineru Liga

Gipuzkoako Traineru Liga Gipuzkoako Arraun Federazioak 2001ean abian jarritako sari bat da. Traineru-liga jakin batean parte hartzen duen Gipuzkoako traineru onena da irabazlea, liga horretan Gipuzkoan jokatzen diren estropadetako puntuazioak eta Gipuzkoako Txapelketa batuta (nahiz eta lehen bi urteetan beste puntuazio-sistema bat erabili zen).

2002 arte, Euskal Liga bakarrik hartzen zen kontuan. 2003an, berriz, ACT Liga eta Federazio Liga (2006tik aurrera KAE Liga izango zenaren sorburu) sortu ziren, eta Gipuzkoako Ligaren bi irabazle-bandera ematen hasi ziren, bata ACTkoari eta bestea Federazio Ligakoari (2006tik, KAE Ligakoari). 2010etik aurrera, hirugarren garaikur bat ematen zaio KAE-2 Ligako sarituari eta bandera emakumezkoen ligako sarituari.

Palmaresa

Urtea 1. Ligako Bandera 2. Ligako Bandera 3. Ligako Garaikurra Emak. Ligako Bandera
2001Orio---
2002Orio---
2003P.D. KoxtapeUr-Kirolak--
2004HondarribiaZumaia--
2005HondarribiaZumaia--
2006HondarribiaSan Pedro--
2007OrioGetaria--
2008OrioOrio B--
2009OrioP.D. Koxtape--
2010OrioDonostiarraGetariaGetaria-Tolosa
2011HondarribiaDonostiarraGetariaGetaria-Tolosa
2012HondarribiaOrioTrintxerpeZumaia
2013OrioGetariaHondarribia BZumaia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.