Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa
Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa Gipuzkoako aizkolarien artean jokatzen den txapelketa nagusia da.
Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa | |
---|---|
Kirola | aizkora proba |
Antolatzailea | Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa |
Sorrera | 1990 |
Eremua | Gipuzkoa |
Tokia | aldakorra |
Lana | 1993-tik (gizonezkoek): 4 kanaerdiko 4 60 ontzako 2 72 ontzako 2022-tik (emakumezkoek): |
Errekorra | 24:55 (Anjel Arrospide, 1993, gizonezkoak)
9:39 (Nerea Arruti, 2022, emakumezkoak) |
Garaipen gehien | Gizonezkoak: Joxe Mari Olasagasti (13) Emakumezkoak: Nerea Arruti (2) |
Txapelduna | Gizonezkoak: Julen Alberdi (2023) Emakumezkoak: Nerea Arruti (2023) |
Historia
1990ean abiatu zen Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa, eta Joxe Mari Olasagastik irabazi zuen Anjel Arrospideren aurretik. Bi urteko hutsunearen ondoren, berriz abiatu zen txapelketa eta Arrospidek mendekua hartu zuen. Ordutik aurrera urtero hasi zen jokatzen, 2000. urtean izan ezik. 2000eko eta 2010eko hamarkadetan, Joxe Mari Olasagasti eta Iñaki Azurmendi izan ziren nagusi; lehenbizikoak 13 txapel ditu denera, eta bigarrenak 6.
2022an emakumezkoen txapelketa ere jokatu zen lehenengo aldiz.
Gizonezkoak
Palmaresa
Hauek izan dira orain arteko edizioak[1]:
Urtea | Eguna | Lekua | Lana | Txapelduna | Bigarrena |
---|---|---|---|---|---|
1990 | Irailaren 22a | Urretxu | 6 kanaerdiko, 6 60 ontzako | Joxe Mari Olasagasti (25´06´´) | Anjel Arrospide (25´44´´) |
1991- 1992 | ez ziren jokatu | ||||
1993 | Urriaren 30a | Elgoibar | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Anjel Arrospide (24´55´´) | Joxe Mari Olasagasti (25´41´´) |
1994 | Azaroaren 1a | Berastegi | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Anjel Arrospide (28´09´´) | Joxe Mari Olasagasti (29´10´´) |
1995 | Abenduaren 26a | Elgoibar | 2 kanaerdiko, 2 60 ontzako 2 oinbiko (1) | Joxe Mari Olasagasti (17´46´´) | Joxemiel Peñagarikano (18´28´´) |
1996 | Urriaren 6a | Beizama | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Joxe Mari Olasagasti (28´05´´) | Joxemiel Peñagarikano (30´36´´) |
1997 | Irailaren 21a | Aia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Joxemiel Peñagarikano (27´14´´) | Juan Manuel Erasun (32´36´´) |
1998 | Abenduaren 13a | Urretxu | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Joxe Mari Olasagasti (27´10´´) | Joxemiel Peñagarikano (28´55´´) |
1999 | Irailaren 11 | Donostia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Joxe Mari Olasagasti (27´24´´) | Joxemiel Peñagarikano (28´22´´) |
2001 | Uztailaren 1a | Leaburu | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Joxe Mari Olasagasti (28´27´´) | Joxemiel Peñagarikano (30´52´´) |
2002 | Abenduaren 13a | Urretxu | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Joxe Mari Olasagasti (28´53´´) | Iñaki Azurmendi (29´25´´) |
2003 | Azaroaren 1a | Itziar (Deba) | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Iñaki Azurmendi (26´58´´) | Joxemiel Peñagarikano (27´01´´) |
2004 | Abenduaren 13a | Urretxu | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Joxe Mari Olasagasti (30´28´´) | Iñaki Azurmendi (34´10´´) |
2005 | Irailaren 3a | Donostia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Joxe Mari Olasagasti (30´19´´) | Joxemiel Peñagarikano (32´16´´) |
2006 | Uztailaren 2a | Leaburu | 2 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko (2) | Joxe Mari Olasagasti () | Fausto Mugerza (30´56´´) |
2007 (3) | Irailaren 1a | Donostia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Joxe Mari Olasagasti (33´06´´) | Iñaki Azurmendi (34´06´´) |
2008 | Irailaren 6a | Donostia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Iñaki Azurmendi (33´19´´) | Joxe Mari Olasagasti (34´35´´) |
2009 | Irailaren 5a | Donostia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Joxe Mari Olasagasti (32´09´´) | Iñaki Azurmendi (32´25´´) |
2010 | Irailaren 4a | Donostia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Iñaki Azurmendi (32´56´´) | Joxe Mari Olasagasti (34´39´´) |
2011[2] | Irailaren 11 | Bedaio (Tolosa) | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Joxe Mari Olasagasti (30´19´´) | Joseba Otaegi (32´54´´) |
2012[3] | Urriaren 12a | Donostia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Joseba Otaegi (27´01´´) | Iñaki Azurmendi (27´31´´) |
2013[4] | Uztailaren 26a | Mendaro | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Iñaki Azurmendi (30´45´´) | Jose Mari Olasagasti (31´55´´) |
2014[5] | Uztailaren 26a | Mendaro | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Mikel Larrañaga (34´25´´) | Jose Mari Olasagasti (35´34´´) |
2015[6] | Uztailaren 26a | Mendaro | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Iñaki Azurmendi () | Mikel Larrañaga () |
2016[7] | Uztailaren 26a | Mendaro | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Mikel Larrañaga (29´28´´) | Iñaki Azurmendi (32´34´´) |
2017[8] | Uztailaren 26a | Mendaro | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Iñaki Azurmendi (31´21´´) | Mikel Larrañaga (31´37´´) |
2018[9] | Uztailaren 26a | Mendaro | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Ugaitz Mugertza (33´13´´) | Iñaki Azurmendi (34´10´´) |
2019[10] | Uztailaren 26a | Mendaro | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Julen Alberdi "Txikia IV.a" (31´26´´) | Mikel Larrañaga (31´47´´) |
2021[11] | Azaroaren 14a | Beasain | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko | Mikel Larrañaga (29´38´´) | Eneko Otaño (30´31´´) |
2022[12] | Urriaren 1a | Oñati | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko |
Mikel Larrañaga (31`02`` % 71) | Julen Alberdi "Txikia IV.a" (33`22`` % 17) |
2023 | Ekainaren 10a | Aia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 oinbiko |
Julen Alberdi "Txikia IV.a" (30`39``) | Mikel Larrañaga (31`39``) |
(1) Besteetan bezala 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko moztera jokatu beharra zen, baino enbor batzuk egokiak ez zirela eta, sail bakoitzetik bi kanaerdiko eta bi 60 ontzako erretiratu ziren.
(2) Besteetan bezala 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko moztera jokatu beharra zen, baino enbor batzuk egokiak ez zirela eta, sail bakoitzetik bi kanaerdiko kendu zituzten[13].
(3) Finaleko denborarik onena Unai Otañok egin zuen (32´02´´), baina dopinaren aurkako kontrolean positibo eman zuen eta txapela kendu zitzaion[14]
Garaipenak
Aizkolaria | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Jose Mari Olasagasti | 13 | 1990, 1995, 1996, 1998, 1999, 2001, 2002, 2004, 2005, 2006, 2007, 2009, 2011 |
Iñaki Azurmendi | 6 | 2003, 2008, 2010, 2013, 2015, 2017 |
Mikel Larrañaga | 4 | 2014, 2016, 2021, 2022 |
Anjel Arrospide | 2 | 1993, 1994 |
Joxemiel Peñagarikano | 1 | 1997 |
Joseba Otaegi | 1 | 2012 |
Ugaitz Mugertza "Mugertza II.a" | 1 | 2018 |
Julen Alberdi "Txikia IV.a" | 2 | 2019, 2023 |
Emakumezkoak
2022an izan zuen lehenengo ekitaldia. Hiru aizkolari ziren parte hartzekoak baina batek uko egin zion lesio baten ondorioz, eta bi parte-hartzailek jokatu zuten.
Urtea | Eguna | Lekua | Lana | Txapelduna | Bigarrena |
---|---|---|---|---|---|
2022[15] | Urriaren 9a | Aia | bi 36 ontzako, bi 45 ontzako | Nerea Arruti (9´39´´) | Irati Astondoa (11´35´´) |
2023[16] | Urriaren 8a | Aia | bi 36 ontzako, bi 45 ontzako | Nerea Arruti (14´07´´) | Oihana Fernandez de Barrena (19´14´´) |
Erreferentziak
- Antton Espelosin (2009): Aizkora apostuak eta txapelketak.
- «Olasagastik berreskuratu egin du txapela» kirolak.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
- Otaegi es el nuevo campeón cuando menos lo esperaba Diariovasco.com
- Emaitzak, 2013ko Gipuzkoako 1. mailako aizkora txapelketa Herrikirolakgipuzkoa.eu
- Emaitzak, 2014ko Gipuzkoako 1. mailako aizkora txapelketa Herrikirolakgipuzkoa.eu
- Gipuzkoako bosgarren txapela jantzi du Iñaki Azurmendi aizkolariak goierri.hitza.eus
- Mikel Larranaga nagusi Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkolari Txapelketan urolakosta.hitza.eus
- Iñaki Azurmendi Gipuzkoako txapeldun goierri.hitza.eus
- Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Ugaitz Mugertza: 'Hemen, sufrimendu gabe ez dago ezer'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
- «Julen Alberdi 'Txikia IV.a' Gipuzkoako txapeldun - Azkoitia» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-27).
- «Mikel Larrañagak jantzi du Gipuzkoako Aizkora Txapelketako txapela» ehkirola.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
- «Gipuzkoako txapela jantzi du berriro Mikel Larrañagak - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
- Berria diariovasco.com-en
- Berria gara.net-en
- «Lur Errekondok irabazi du emakumeen Gipuzkoako lehendabiziko Harri jasotze Txapelketa - Aia orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
- «Nerea Arruti eta Ainitze Zumeta garaile, Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkora eta Harri Txikien Txapelketetan - Aia» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).