Giovanni Spadolini
Giovanni Spadolini (Florentzia, 1925eko ekainaren 21a - Erroma, 1994ko abuztuaren 4a) Italiako 44. lehen ministroa izan zen. Egunkari editore, kazetari eta historialaria ere izan zen. Gaztetan faxismoa eta antisemitismoa babestu zituen eta gerraostean bere ideiak aldatu zituen. Italiako Alderdi Errepublikarraren idazkari nagusia izan zen. Senataria (1972-1991), kultura ministroa (1974-1976) eta instrukzio publikoko ministroa (1979) izan zen. Lehen ministroa izan zen 1981etik 1982ra; 1945etik lehen aldiz, lehen ministroa ez zen Kristau-demokraziaren kide. Geroago, defentsa ministro (1983-1987) izan zen Bettino Craxiren gobernuan. 1987 eta 1994 bitartean Senatuko lehendakaria izan zen. Gisa honetan, Italiako jarduneko presidentea izan zen, Francesco Cossigaren dimisiotik Oscar Luigi Scalfaroren hautaketara arte.