Giovanni Segantini
Giovanni Segantini (Arco, Trentino, 1858ko urtarrilaren 15a - Pontresina, Suitza, 1899ko irailaren 28) italiar margolaria izan zen.
Giovanni Segantini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arco, 1858ko urtarrilaren 15a |
Herrialdea | Austria-Hungariako Inperioa Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1899ko irailaren 28a) |
Heriotza | Schafberg (en) , 1899ko irailaren 28a (41 urte) |
Hobiratze lekua | Maloja |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Brera Academy (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Lierna |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Vittore Grubicy de Dragon (en) |
Mugimendua | Puntillismoa sinbolismoa |
Genero artistikoa | erretratua |
Bizitza
Artzain jaio eta hazi zen Alpe mendietan, eta txikitatik maisutasun handia erakutsi zuen marrazki eta margolanetarako. Hartaz ohartuta, Milango Arte Akademiara bidali zuten sorterriko agintariek. Izadia izan zuen gai nagusia; Alpe mendien inguruan bizi izan zen beti (Italia aldeko Brianzan, 1882-1886; Suitzako Engadinan, 1886tik aurrera), eta izadiari loturiko panteismo-mota bat landu zuen bere bizitzan. Puntillismoaren antzeko teknika berezi bat (kolore argiko pintzelkada laburrak) erabili zuen Alpe aldeko ikuspegiak lantzerakoan. Literatura sinbolistari atxikiriko elementuak ere (mitologia-gaiak) margotu zituen, baina hondoan Alpeetako ikuspegiak zituztela.
Haren lanetako batzuk: Ave Maria a trasbordo (1886), Mezzogiorno sulle Alpi (1891), La raccolta del fieno (1889-1898).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Segantini |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.