Giovanni Pontano

Giovanni Pontano (Cerreto di Spoleto, Perugiatik hurbil, 1426 Napoli, 1503) italiar politikari, historialari eta eleberrigilea izan zen.

Giovanni Pontano

Bizitza
JaiotzaCerreto di Spoleto, 1426ko maiatzaren 7a
HeriotzaNapoli, 1503ko irailaren 17a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Antonio Beccadelli (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta poeta

Biografia

Aragoiko Alfontso V.aren laguntzailea izan zen Fernando I.aren idazkari bihurtu baino lehen. Fernandoren seme-alaben heziketaren ardura izan zuen, eta diplomazia-lanak ere egin zituen Inozentzio VII.aren aurrean. Lehen ministro zenean ongietorria egin behar izan zion Karlos VII.ari, baina haren kontseiluko kide izan ondoren (1495), eta frantsesek alde egin ostean, kargu guztietatik kendu zuten. Pontanok, ordea, ez zuen Luis XII.a zerbitzatu nahi izan. Humanista zen aldetik Napoliko Akademia antolatu eta zuzendu zuen (1471).

Obra

Idazle oparoa izan zen, bestalde, eta astronomia, filosofia eta politikari buruzko lan garrantzitsuak idatzi zituen latin garbian: De bello neapolitano, De prudentia, De fortuna, Urania, Lepidina eta De amore coniugali.

Eponimia

Ilargiaren krater batek, [[Pontanues (krater)|Pontanus, bere izena du.[1]

Erreferentziak

  1. Gazetteer of Planetary Nomenclature (en inglés). Flagstaff: USGS Astrogeology Research Program. OCLC 44396779.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.