Giovanni Lanza
Domenico Giovanni Giuseppe Maria Lanza (Casale Monferrato, 1810eko otsailaren 15a - Erroma, 1882ko martxoaren 9a) italiar politikaria izan zen. Italiako lehen ministroa izan zen 1869tik 1873ra.
Medikuntza ikasi zuen Turinen eta sendagile izan zen bere jaioterrian. 1848ko altxamenduan parte hartu zuen eta urte horretan Piemonteko parlamentuko kide hautatu zuten. Cavourren alderdian sartu zen eta hezkuntza eta finantza ministroa izan zen. Ondoren, Barne ministro izan zen Alfonso La Marmoraren gobernuan, eta hiriburua Florentziara eraman zuen.
Lehen ministro izan zen 1869tik 1873ra, eta Italiako batasuna osatu eta Erroman ezarri zuen gobernua, 1870ean Aita Santuen Lurraldea garaitu ondoren.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.