Bonaventura Bagnoregiokoa
Bonaventura Bagnoregiokoa edo San Bonaventura, jaiotze izena Giovanni di Fidanza (Bagnoregio, Aita Santuen Lurraldea, 1221 aldean - Lyon, 1274ko uztailaren 15a) italiar teologoa izan zen.
Bonaventura Bagnoregiokoa | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1273ko ekainaren 3a -
1273 (egutegi gregorianoa) - 1274 (egutegi gregorianoa) ← Raoul Grosparmi (en) - Bentivenga da Bentivengi (en) →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Giovanni Fidanza | ||||||||
Jaiotza | Bagnoregio, 1221 | ||||||||
Heriotza | Lyon, 1274ko uztailaren 15a (52/53 urte) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea | ||||||||
Hezkuntza-maila | Doctor of Divinity (en) | ||||||||
Hizkuntzak | latina italiera frantsesa | ||||||||
Irakaslea(k) | Alexandro Haleskoa Eudes Rigaud (en) John of la Rochelle (en) | ||||||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | teologoa, aita, filosofoa, idazlea, elizgizon katolikoa, erregelapeko elizgizona, unibertsitateko irakaslea, unibertsitateko irakaslea, pastor (en) , moja kristaua, mistikoa eta autorea | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Parisko Unibertsitatea | ||||||||
Santutegia | |||||||||
Uztailaren 15 | |||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||
Erlijio-ordena | Frantziskotarren Ordena |
Bizitza
1243an egin zen frantziskotarra. Parisen egin zituen ikasketak, eta filosofia eta teologia irakaslea izan zen bertan. Frantziskotarren nagusi aukeratu zuten 1256an, eskaleen alde jardun zuen, eta bere ordenan gatazkan ari ziren aurkako joerak elkarganatzen saiatu zen. Gregorio X.ak Albanoko apezpiku izendatu zuen lehenbizi eta kardinal gero (1273). 1274an, aitasantutzaren ordezkari gisa joan zen Lyongo kontziliora, eta bertan hil zen.
Doctor seraphicus deitua, Erdi Aroko teologorik garrantzitsuenetakoa izan zen. Filosofo eta mistikoa, San Agustinen pentsamenduaren ildotik jardun zuen. Idatzi zituen obra nagusiak Breviloquium, Itinerarium mentis in Deum, Legenda sancti Francisci eta Soliloquium de quatuor mentalibus exertitiis dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/12/7 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bonaventura Bagnoregiokoa |
- Bitoriano GANDIAGA: «San Bonabentura» Gandiaga.com