Giovanni Falcone

Giovanni Falcone (Palermo, Sizilia, Italia, 1939ko maiatzaren 18a -Capaci, Sizilia, 1992ko maiatzaren 23a) italiar magistratua izan zen.

Giovanni Falcone

epaile

1964 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGiovanni Salvatore Augusto Falcone
JaiotzaPalermo, 1939ko maiatzaren 18a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1939ko maiatzaren 18a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1992ko maiatzaren 23a)
HeriotzaCapaci, 1992ko maiatzaren 23a (53 urte)
Hobiratze lekuaPalermo
Heriotza moduagiza hilketa: bonba-auto bidezko atentatua
HiltzaileaGiovanni Brusca
Gioacchino La Barbera (en) Itzuli
Salvatore Cancemi (en) Itzuli
Raffaele Ganci (en) Itzuli
Salvatore Riina
Familia
Ezkontidea(k)Francesca Morvillo
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaPalermoko Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmagistratua eta epailea
Lantokia(k)Palermo eta Erroma
Jasotako sariak

Biografia

Siziliako familia burges bateko semea zen. Zuzenbideko ikasketak egin zituen, eta 1964an Siziliako Lentini herrian epaile jarri zen. Trapani herrian ere magistratu izan ondoren, Palermora bidali zuten, eta han hasi zen mafia ikertzen zuten taldeekin lanean, besteak beste, Carlo Alberto dalla Chiesa, Italiako krimenaren aurkako borrokarako buruarekin, eta Rocco Chinnici, Palermoko magistratuarekin; mafiak hil zituen biak 1982 eta 1983an. 1986an, Falconek mafiari buruzko txosten bat idatzi zuen, eta horrekin eta Tomasso Buscetta mafioso damutuaren laguntzarekin, mafiako familien aurkako prozesu luze bati hasiera eman zion: mafiako 338 kide auzipetu zituen. Hala ere, politika-munduko jendeak mafiarekin zerikusia zuela-eta, arazoak izaten hasi zen goi-mailako mafiosoen aurkako lanean. Arazoa hamaika aldiz salatu eta auzitegiz aldatzea eskatu zuen arren, ez zioten eskaria onartu, eta 1989an Palermoko fiskal izendatu zuten. Urte hartan bertan atentatu bat izan zuen, baina kaltegabe atera zen. 1991n Erromara aldatu zuten, kartzela-auzietako zuzendari nagusi gisa, eta estatuko fiskaltzan sartzekotan zegoen, 1992an bere emaztea eta biak Siziliako errepide batean atentatuz hil zituztenean. Hil baino egun batzuk lehenago Cosa Nostrako gauzak liburua argitaratu zuen.

Eponimoak

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Falcone Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.