Giovanni Battista Vitali
Giovanni Battista Vitali (Bologna, 1632ko otsailaren 18a - Modena, 1692ko urriaren 12a) italiar musikagilea eta biolin-jotzailea izan zen.
Giovanni Battista Vitali | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bolonia, 1632ko otsailaren 18a |
Heriotza | Modena eta Bolonia, 1692ko urriaren 12a (60 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | Vitali (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Mugimendua | musika barrokoa |
Izengoitia(k) | Giovanni Battista dal Violoncello |
Musika instrumentua | biolina |
Maurizio Cazzatiren ikasle izan zen. Bolonian eta Modenan kapera-maisua izan zen. Biolinerako sonataren egitura finkatzen lagundu zuen eta eragin handia izan zuen musika instrumentalean, Purcellen eta Corelliren lanetan, bereziki. Orkestra eta ahotserako Salmi concertati lana eta dantza laburrak idatzi zituen, besteak beste.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.