Giovanni Battista Guarini
Giovanni Battista Guarini (Ferrara, 1538ko abenduaren 10a - Venezia, 1612ko urriaren 7a) italiar olerkari, antzerkigile eta diplomazialaria izan zen.
Giovanni Battista Guarini | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ferrara, 1538ko abenduaren 10a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Venezia, 1612ko urriaren 7a (73 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Pisako Unibertsitatea Paduako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, idazlea, poeta eta diplomazialaria |
Lantokia(k) | Ferrara |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Accademia degli Umoristi (en) ![]() Accademia della Crusca Accademia dei Gelati (en) ![]() |
Mugimendua | pizkundea Petrarchism (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Pisa, Padua eta Ferrarako unibertsitateetan ikasketak egin zituenean, literatura-irakasle izendatu zuten Ferraran, eta ospea eman zioten soneto batzuk argitaratu zituen. 1562an, Alfontso II.a Estekoa Ferrarako dukearen zerbitzura sartu zen hogei urte geroago. Jaioterrira itzuli aurretik, Savoian, Mantuan, Florentzian eta Urbinon bizi izan zen. Bere azken egitekoa Paulo V.a aita santua zoriontzea izan zen hautatua izateagatik. Venezian hil zen epaiketa batean.
Il pastor fido bere lanik garrantzitsuena 1585ean estreinatu zen Karlos Emanuel I.a Savoiakoaren eta Katalina Mikaela Austriakoaren arteko ezkontzan . Artzain eta ehiztarien patu eta maitasunei buruzko tragikomedia pastorala da. XVII. mendean oso ezaguna izan zen, hainbat hizkuntzatara itzuli zen eta XVIII. mendera arte iraun zuen fintze eta galanteria kode bat ezarri zuen.
Gainera, Pizkundearen amaierako madrigalen egilerik garrantzitsuena izan zen, eta zenbait musikagileek musika jarri zieten bere lanei.
Lanak
- Compendio della poesia tragicomica (1601)
- Il segretario (1594)
- La idropica (1613)
- Lettere (1593)
- Trattato della politica libertà (Venezia, 1818)