Gino Bartali
Gino Bartali (Ponte a Ema, Florentzia, 1914ko uztailak 18- Florentzia, 2000ko maiatzak 5), Ginetaccio ezizena jaso zuena, txirrindulari italiar bat izan zen, 1935 eta 1954 artean profesionala izan zena, denbora horretan 91 garaipen lortu zituelarik.
Gino Bartali | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ponte a Ema (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Florentzia, 2000ko maiatzaren 5a (85 urte) |
Hobiratze lekua | Toscana |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia eta kirol zuzendaria |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Eliza latinoa |
![]() ![]() |

1936an, jada Italiako Giro bat lortua zuela, Bartali txirrindularitza uzteko puntuan egon zen bere anaia Giulioren heriotzaren ondorioz. Txirrindularitzaren zale guztien zorionerako, Gino Bartalik lehiatzen jarraitu zuen.
Fausto Coppiren arerio nagusia izan zen, italiarrak banatzen zituen lehia, politikoki zein erlijiosoki (euren pentsaera politiko erlijiosoak ere aurkakoak ziren). Alabaina, elkarren arteko lehia horrez gain, Coppi eta Bartaliren artean bazegoen adiskidetasuna, talde berean egon ziren urte askoan, eta, askotan, batak bestearen laguntzaile lana egin zuen eta alderantziz. 1949ko Frantziako Tourra, Coppik irabaziko zuena Bartaliren aurretik, honen adibiderik esanguratsuena izan daiteke. Bi txirrindulari italiar hauek lasterketa Alpeetan txikitu zuten, baina beti "eskutik".
Bigarren Mundu Gerrak bere kirol karrera eten zuen. Gerra honen aurretik, 1939an ezin izan zuen 1938an lortu zuen Frantziako Tourra defendatu. Gino Bartalik, baina, mendeku hartu zuen 1948an, bere bigarren Tourra oso modu ikusgarrian lortuz, zazpi etapa garaipen lortuta. Bi garaipen hauekin, egundaino, bi Tour hamar urteko diferentziaz irabazi dituen txirrindulari bakarra da.
Bartali eskalatzaile bikaina izan zen, Italiako Giroko mendiko sailkapen nagusiko lehena zazpi aldiz izan zelarik, eta Tourrekoa bi aldiz. Aitzindaria izan zen Campagnolo martxa aldaketa sistema erabiltzen. Aurretik, bizikletek bi plato izaten zituzten eta horien artean egin beharreko aldaketa eskuz egin behar zen, horretarako gelditu egin behar zelarik. Sistema berri honekin, txirrindulariak plato aldaketa bizikleta gainetik jaitsi gabe egin zezakeen. Ekintza hau, azkar, Bartali eraso bat jotzeko prest zegoela adierazten zuen seinale bihurtu zen.
Itzuli Handietan lortu zituen garaipenez gain, Bartalik Italiako Txirrindularitza Txapelketa Nazionala bost aldiz irabazi zuen, baita zenbait klasiko ere, Milan-San Remo eta Lonbardiako Giroa kasu.
Palmaresa
1935
Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa
Euskal Herriko Itzulia eta hiru etapa
- Bernocchi Kopa
- 7. Italiako Giroan, Mendiko sailkapena
eta etapa 1
1936
- Lonbardiako Giroa
Italiako Giroa, Mendiko sailkapena
eta hiru etapa
1937
Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa
Italiako Giroa, Mendiko sailkapena
eta lau etapa
- Piamonteko Giroa
- Frantziako Tourreko Etapa 1
- Lazioko Giroa
- 2. Lombardiako Giroan
1938
Frantziako Tourra, Mendiko sailkapena
eta 2 etapa.
- Tre Valli Varesine
- 2. Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan
- 2. Lombardiako Giroan
1939
- Milan-San Remo
- Lonbardiako Giroa
- Piamonteko Giroa
- 2. Italiako Giroan, Mendiko sailkapena
eta lau etapa
- Toskanako Giroa
1940
Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa.
- Milan-San Remo
- Lonbardiako Giroa
- 9. Italiako Giroan, Mendiko sailkapena
eta 2 etapa
- Lazioko Giroa
- Toskanako Giroa
- Campaniako Giroa
1942
1945
1946
- Züricheko txapelketa
Italiako Giroa eta Mendiko sailkapena
Suitzako Itzulia eta 4 etapa
- 2. Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan.
- Matteotti Saria
1947
- Milan-San Remo
- 2. Italiako Giroa, Mendiko sailkapena
eta 2 etapa
- Suitzako Itzulia eta 2 etapa
- 2. Romandiako Tourrean eta etapa 1
1948
- Züricheko txapelketa
Frantziako Tourra, Mendiko sailkapena
eta 7 etapa
- Toskanako Giroa
- 8. Italiako Giroan
- 3. Desgrange-Colombo Challengean
1949
- 2. Frantziako Tourrean eta etapa 1
- 2. Italiako Giroan eta etapa 1
- Romandiako Tourra eta 3 etapa
- 2. Desgrange-Colombo Challengean
1950
- Milan-San Remo
- Frantziako Tourreko etapa 1
- 2. Italiako Giroan eta etapa 1
- Toskanako Giroa
1951
- 2. Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan
- 4. Frantziako Tourrean
- Piamonteko Giroa
- 2. Fleche Wallonen
1952
Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa
- 4. Frantziako Tourrean
- 5. Italiako Giroan
- Emiliako Giroa
- Reggio Calabriako Giroa
1953
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
Itzuli Handia | 1935 | 1936 | 1937 | 1938 | 1939 | 1940 | 1941-45 | 1946 | 1947 | 1948 | 1949 | 1950 | 1951 | 1952 | 1953 | 1954 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
7 | 1 | 1 | — | 2 | 9 | — | 1 | 2 | 8 | 2 | 2 | 10 | 5 | 4 | 13 |
![]() |
— | — | UT | 1 | — | — | — | — | — | 1 | 2 | UT | 4 | 4 | 11 | — |
![]() |
— | 7 | — | — | — | — | — | 12 | — | — | — | — | 9 | 10 | — | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Gino Bartali - ProCyclingStats
- (Italieraz)Museo del Ciclismo - Gino Bartali
Aurrekoa Roger Lapébie |
Frantziako Tourraren irabazlea 1938 |
Ondorengoa Sylvère Maes |
Aurrekoa Jean Robic |
Frantziako Tourraren irabazlea 1948 |
Ondorengoa Fausto Coppi |