Ginea Berria
Ginea Berria[1] (tok pisinez: Niugini; nederlanderaz: Nieuw-Guinea; indonesieraz: Papua edo, historikoki, Irian) Malaysiar artxipelagoko uhartea da, munduko bigarren handiena Groenlandiaren ondoren. Asiako hego-ekialdeko muturrean dago, Australiaren iparraldean. 786.000 kilometro koadroko eremua dauka, eta 2000. urtean 6,4 milioi biztanle zituen.
- Artikulu hau Asiako uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ginea (argipena)».
Ginea Berria | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Puncak Jaya |
Garaiera | 164 m |
Mota | uharte |
Luzera | 2.398 km |
Zabalera | 400 km |
Azalera | 785.753 km² |
Eponimoa | Ginea |
Geografia | |
Koordenatuak | 5°S 140°E |
UTC ordua | Pacific/Port_Moresby (en) |
Honen parte da | australiar kontinentea |
Estatu burujabe | Indonesia |
Indonesiaren banaketa administratiboa | Papua |
Ur-gorputza | Arafura itsasoa |
Geografia
Ginea Berria uhartean Australiaren iparraldean eta ekuatorearen hegoaldean dago. Iparraldean Ozeano Barea du, Salomon eta Bismarck itsasoak ekialdean, Koral itsasoa eta Torres itsasartea, eta Arafura itsasoa hego-mendebaldean[2].
Mendebaldetik ekialdera doan mendilerro batek, Ginea Berriko mendikateak, uhartearen bizkarrezurra eratzen du 1.600 kilometroan. Gailurrik gorenak uhartearen mendebaldean daude: Puncak Jaya (4.884 metro), Puncak Mandala (4.760 metro) eta Puncak Trikora (4.750 metro). Zuhaitz-muga 4.000 metrotan dago eta gailurretan glaziarrak daude, 1936tik aurrera atzerakada nabarmena izan duten arren[3].
Uharteak balio ekologiko itzela dauka biodibertsitateari dagokionez. Izan ere, planetako euri-oihan tropikal zabalenetako bat dauka, eta munduko espezieen % 5-10[4] (portzentaje hau AEB eta Australiakoen antzekoa da). Espezie asko endemikoak dira, hau da, bertan bakarrik daudela, eta milaka oraindik ezezagunak dira zientzialarientzat. Kalkuluen arabera, 300.000 intsektu, 15.000-20.000 landare, ur gezatako 200 arrain eta 760 hegazti espezie daude[5].
Banaketa administratiboa
Mendebaldeko erdia Indonesiaren administraziopean dago, ekialdekoak Papua Ginea Berria herrialdea osatzen du.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .
- New Guinea. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-12-24).
- Andrew G., Joni L.; Kinkaid, Klein. Retreat of the Irian Jaya Glaciers from 2000 to 2002 as Measured from IKONOS Satellite Images. easternsnow.org (Noiz kontsultatua: 2016-12-24).
- Nueva Guinea. global.mongabay.com (Noiz kontsultatua: 2016-12-23).
- New Guinea animals and plants. wwf.panda.org (Noiz kontsultatua: 2016-12-23).