Ginea (Gaubea)

Ginea (ofizialki Guinea) Arabako mendebaldeko herri bat da, Gaubea udalerrikoa. 1927 arte, urte hartan desagertutako Lacozmonte udalerriaren barruan zegoen. 2007an, herriak hamazazpi biztanle zituen.

Artikulu hau Arabako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ginea (argipena)».
Ginea
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGaubea
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°51′12″N 3°00′51″W
Demografia

Urte askoan kontzejua izan ondoren, 2024an Gineako kontzejua desegin zen, herritarrek eskatuta.[1] Eskaera hori 2022an egin zuten, auzokideen arteko harreman txarrak eta liskarrak direla kausa, liskar horiek denboran iraun baitute eta herriaren gobernua larriki eragozten eta zailtzen baitzuten; horrek kalte egiten zien auzotar guztiei, administrazio batzarrak eskumena zuen zerbitzu publikoei dagokienez.[2][1]

Historia

Gineako sarreran dorretxe bat izan zen, baina mendea bete aurretik erabat suntsitu zuten Henrike II.a Gaztelakoaren jarraitzaileek.[3]

Demografia

Gineako biztanleria
20002001200220032004200520062007
2018181616161717

Ondasun nabarmenak

  • San Martin eliza

Erreferentziak

  1. «Gineako kontzejua desegitea onartu du aldundiak» Alea.eus 2024-03-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
  2. Ugarte Lopez de Arkaute, Estitxu. «Paradisua infernu denean» Alea.eus 2024-01-29 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  3. (Gaztelaniaz) PORTILLA VITORIA, Micaela J.: Torres y casas fuertes en Alava. Gazteiz, 1978.

Bibliografia

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba
Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.