Gina Bellman
Gina Bellman (Auckland, 1966ko uztailaren 10a) aktore zeelandaberritarra da. Leverage telesailean Sophie Devereaux estafadorearen rola betetzeagatik da ezaguna.
Gina Bellman | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Auckland, 1966ko uztailaren 10a (57 urte) |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | JFS (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta zinema aktorea |
ginabellman.org | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Biografia
Gina Bellman Aucklanden jaio zen. Gurasoak judutarrak zituen, errusiar eta poloniar jatorrikoak eta Ingalaterratik bertara emigratu zuten[1]. Ginak 11 urte zituela Londresera itzuli zen familia.
Aktore gisa Into the Labyrinth telesailean egin zuen debuta "Phantom" kapituluan, 1982an. Aurreneko protagonista rola Blackeyes draman izan zuen eta Coupling sit-comean egin zen ezagun Erresuma Batuan. Lau denboralditan egin zituen bertan. 2007an Jekyll miniserieko protagonista ere izan zen[2].
2008an Leverage telesailerako aukeratua izan zen. Timothy Huttonek gidatzen zuen boskote protagonistako kidea izan zen. Telesail hau mundu guztian zabaldu zen. Saturn Awards sarietarako emakumezko bigarren mailako aktore onena izateko izendatua izan zen baina Lucy Lawlessek jaso zuen saria[3].
Azken urteetan antzerkian ere aritu da, From morning to midnight[4] eta Orson's shadow, azken honetan Vivien Leigh aktorearen papera betez[5].
Filmografia
Filmeak
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1985 | King David | Tamar, Daviden alaba | |
Mussolini: The Untold Story | Gina Ruberti | telebistako mini-seriea | |
1991 | Secret Friends | Helen | |
1992 | Vsetko co mam rad | Ann | |
Leon the Pig Farmer | Lisa | ||
1993 | Horse Opera | Sandra/Marion | |
1996 | Silent Trigger | Clegg "Spotter" | |
1997 | David | Michal | telebistarako filma |
2000 | Ted & Ralph | Henrietta Spain | |
Paranoid | Eve | ||
Seven Days to Live | Claudia | ||
2001 | Subterrain | Junkie Spirit | |
Married/Unmarried | Amanda | ||
2003 | Sitting Ducks | Christine | |
2005 | Zerophilia | Sydney | |
2007 | Permanent Vacation | Kathleen Bury |
Telebista
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1982 | Into the Labyrinth | Christine | kapitulu batean |
1984 | Grange Hill | Trudy | 2 kapitulutan |
1989 | Only Fools and Horses | Carmen | kapitulu batean |
1989 | Screen Two | Greta | kapitulu batean |
1989 | Blackeyes | Blackeyes | 4 kapituluko miniseriea, protagonista |
1991 | The Storyteller | Eurydice | kapitulu batean |
1994 | Little Napoleons | Liz Blakemore | kapitulu batean |
1996 | Scene | Athene Nike/Trainer | kapitulu batean |
1996 | Sharman | Kiki | kapitulu batean |
1999 | Jonathan Creek | Samantha | kapitulu batean |
2000–2004 | Coupling | Jane Christie | 28 kapitulutan |
2003 | Waking the Dead | Frannie Henning | azken kapituluan |
2005 | The Last Detective | Caroline | kapitulu batean |
2007 | Hotel Babylon | Marina Stoll | kapitulu batean |
2007 | Jekyll | Claire Jackman | 6 kapituluko miniseriea, protagonista |
2007 | Nearly Famous | Traci Reed | 3 kapitulutan |
2007 | Heroes and Villains | Catherine Carteaux | kapitulu batean |
2008 | The Wrong Door | Pilot Instructor/Jill | 2 kapitulutan |
2008–2012 | Leverage | Sophie Devereaux | 72 kapitulutan, protagonista |
2013 | Ripper Street | Jemima Swann | 6 kapitulutan |
2017 | Emerald City | Karen | 5 kapitulutan |
2017 | Henry IX | Lady Leonara | 1. denboraldian |
Antzerkia
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1990 | The Rocky Horror Show | Janet Weiss | Piccadilly Theatre |
2000 | Speed-the-Plow | Karen | Duke of York's Theatre |
2013 | From Morning to Midnight | Emakume italiarra/Salbazio armadako ofiziala | Royal National Theatre |
2015 | Orson's Shadow | Vivien Leigh | Southwark Playhouse |
Erreferentziak
- «Gina Genie - Telegraph» fashion.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
- «BBC - Press Office - An all-star cast to appear in BBC ONE's Jekyll» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
- «Electric Entertainment » “LEVERAGE” NOMINATED FOR THREE SATURN AWARDS AND TWO PRISM AWARDS» web.archive.org 2011-09-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
- «From Morning to Midnight | National Theatre | South Bank, London» web.archive.org 2014-01-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
- Letts, Quentin. (2015-07-07). «QUENTIN LETTS first night review of Orson's Shadow» Mail Online (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
Kanpo estekak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gina Bellman |
- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)