Gilen Gellonekoa
Gilen Gellonekoa, Gilen Orangekoa edo Gilen Akitaniakoa (iparraldeko Frantzia, c. 755 - Gellone?, 812 edo 814ko maiatzaren 28a) Tolosako kondea izan zen 790-811 bitartean. Autungo kondearen semea eta Karlomagnoren lehengusua izan zen.
Gilen Gellonekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Guillaume d'Aquitaine |
Jaiotza | Akitania, ezezaguna |
Heriotza | Saint-Guilhem-le-Désert, 813ko maiatzaren 28a ( urte) |
Hobiratze lekua | Saint-Guilhem-le-Désert |
Familia | |
Aita | Thierry IV |
Ama | Auda of France |
Ezkontidea(k) | Cunegunda d'Austràsia (en) Guitburga (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Guilhelmids (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | buruzagi militarra |
Enplegatzailea(k) | Karlomagno |
Santutegia | |
Maiatzaren 28 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Beneditar |
781etik aurrera Luis I.a Errukitsuaren tutorea izan zen. Tolosako konderria Septimania eta Gothiarantz hedatzen zen Pirinioen hegoaldean, hurrengo urteetan frankoen esku eroriko zirenak.[1] Duke titulua zeraman orduan, baina baita mugako lurrak gobernatzeko markes titulua ere. 785ean Girona eta Gotiako beste toki batzuk konkistatzen lagundu zuen.
788an Chorso kondea Tolosako konde kargutik kendu zuen Karlomagnok, Adalriko Gaskoiniakoak harrapatu ondoren askatzeko baldintzak "umiliagarriak" zirela iritzita. Karlomagnok, orduan, konderriaren gobernu zuzena Gileni eman zion.[1] 791n baskoien aurka borrokatu eta menderatu egin zituen. 793an arabiarrek garaitu zuten Orbièun, baina hauek Sardiniarantz erretiratu behar izan zuten.[2] Luis Errukitsua gaztea babestuz gidatu zuen egungo Kataluniarako espedizioa, eta 801ean Bartzelona konkistatu zuen.[1] Horretarako Ademar Narbonakoaren eta baskoien laguntza izan zuen.
804an, Anianeko monasteriora erretiratu zen,[1] eta handik, 806an, beste monje batzuekin irten zen Saint-Guilhem-le-Désert herrian Gelloneko monasterioa sortzeko. 812 edo 814ko maiatzaren 18an hil zen eta santu bezala gurtu zuten.
Erreferentziak
- Lopez de Luzuriaga Martinez, Iñaki. (2016). Euskaldunak eta karolingiar iraultza : Akitania eta Baskonian barrena. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-591-2. PMC 1055581693. (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
- (Frantsesez) Langlois, Gauthier. (2019). «Aux origines de la chanson de geste Guillaume d’Orange : traditions historiques et légendaires musulmanes et chrétiennes autour de la razzia sarrasine de 793 en Languedoc» Les rapports entre les religions, dans le Midi, des origines à nos jours, Actes du 63e Congrès de la Fédération historique Midi-Pyrénées - Castres 2017: 77-93..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilen Gellonekoa |