Gilda
Gilda 1946ko Charles Vidor hungariar-estatubatuar zinema zuzendariaren zinema beltzeko drama filma da. Rita Hayworth, Glenn Ford eta George Macready aktoreek antzeztu zuten.
- Artikulu hau 1946 filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gilda (argipena)».
Gilda | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1946 |
Izenburua | Gilda |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | deskarga digitala eta eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, Zinema beltza, film erromantikoa, thrillerra eta gambling film (en) |
Iraupena | 110 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Charles Vidor |
Gidoigilea(k) | Jo Eisinger (en) Ben Hecht Virginia Van Upp (en) Marion Parsonnet (en) |
Antzezlea(k) | |
Rita Hayworth Glenn Ford George Macready Joseph Calleia Eduardo Ciannelli Steven Geray Joe Sawyer Gerald Mohr Mark Roberts (en) Ludwig Donath Don Douglas Argentina Brunetti Bess Flowers Ruth Roman Leo Reuss (en) William Smith Ernő Verebes Jean De Briac Stuart Holmes Julio Abadía (en) Enrique Acosta Ed Agresti (en) Sam Appel Samuel Howard Ash Nina Bara Edward Biby Robert Board (en) Symona Boniface Eugene Borden Paul Bradley Jack Chefe James Conaty Jerry De Castro Leander de Cordova (en) Sayre Dearing Jack Del Rio Jean Del Val Carli Elinor Fernanda Eliscu Anita Kert Ellis Herbert Evans (en) Nobel G. Evey Sam Flint Curt Furburg Fred Godoy Philip Van Zandt (en) George J. Lewis Harold Miller (en) Frank Mayo John Tyrrell | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Virginia Van Upp (en) |
Konpainia ekoizlea | Columbia Pictures |
Edizioa | Charles Nelson |
Ekoizpen-diseinatzailea | Stephen Goosson (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Hugo Friedhofer |
Argazki-zuzendaria | Rudolph Maté |
Jantzi-diseinatzailea | Jean Louis |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Argentina |
Argumentu nagusia | apustua |
Bideoa | YouTube |
Zalantzarik gabe filma honetako nahiz zinemaren historiako une gogoangarriena Rita Hayworth aktoreak antzeztutako femme fatale delakoaren ikur den pertsonaiak eszenatokian abesten duen bitartean sentsualki eskularruak kentzen dituenekoa da; garai hartan hainbat herrialdeetan zentsuratu zen eszena hain zuzen, tartean, Espainia bertan. Soinu bandak Amado mío edota Put the Blame on Mame bezalako abestiez osatua dago, baino, Rita Hayworthek playbackean abestu zituen abestiak eta abestietako ahotsa Anita Ellis kanadar abeslariak ipini zuen.
Argumentua
Johnny Farrell (Glenn Ford) Argentinako Buenos Aires hiriburura ailegatu berri den estatubatuar erdipurdiko jokalaria da, kasinoan dirua irabazten du amarruen bidez. Eraso egin behar diotenean, Ballin Mundson (George Macready) izeneko kasino bateko jabeak erreskatatuko du eta bide batez, Mudsunek Farrell bere morroi bilakatuko du.
Farrellek jakingo du bere nagusia Gildarekin, (Rita Hayworth) emakume erakargarri eta ederrarekin ezkondua dagoela. Gilda Johnnyren iraganean bere maitalea izan zen, baina Farrellek emakume hori gorrotatzen amaitu zuenez giroa nahasten hasiko da. Mudson desagertzean gauzak are gehiago korapilatuko dira.
Aldi berean, Gildaren senarra, Argentinan bizi den alemaniarra da eta wolframaz trafikatzen du eta berdin egiten zuen gerra garaian naziekin. Istorioa Bigarren Mundu Gerran amaitu ondorengo urtean girotuta dago, eta gatazkaren urtetan, wolframak eskaera handia izan zuen, material estrategiko baitzen; alemanen gerraontziek, adibidez, osagai hori behar zuten.
Aktoreak
- Rita Hayworth: Gilda Mundson Farrell
- Glenn Ford: Johnny Farrell / Narratzailea
- George Macready: Ballin Mundson
- Joseph Calleia: Maurice Obregon detektibea
- Steven Geray: Osaba Pio
- Joe Sawyer: Casey
- Gerald Mohr: Delgado kapitaina
- Mark Roberts: Gabe Evans
- Ludwig Donath: German
- Don Douglas: Thomas Langford
- George J. Lewis: Huerta
- Anita Ellis: Rita Hayworthen abestietako ahotsa
Iruditegia
- Johnny Farrell (Glenn Ford) eta Gilda (Rita Hayworth).
- Gilda (Rita Hayworth).
- Gilda (Rita Hayworth).
- Filma iragartzeko bere garaiko kartela.
- Filma iragartzeko bere garaiko kartela.
- Filma iragartzeko bere garaiko kartela.
Kanpo estekak
- Gilda filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)