Gigi (1958ko filma)
Gigi 1958ko Vincente Minnelli estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko komedia musikal film bat da. 1944ko Sidonie Gabrielle Colette frantziar idazlearen Gigi eleberrian oinarritua dago. Leslie Caron, Louis Jourdan, Maurice Chevalier eta Hermione Gingold aktoreek antzeztu zuten.
![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1958 |
Izenburua | Gigi eta Gigi, ett lättfärdigt styckesv |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, musika-filma eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 119 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Gigi (en) ![]() |
Honen parte da | National Film Registry (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Vincente Minnelli Charles Walters |
Gidoigilea(k) | Alan Jay Lerner Sidonie Gabrielle Colette |
Antzezlea(k) | |
Leslie Caron Louis Jourdan Maurice Chevalier Hermione Gingold (en) ![]() Isabel Jeans (en) ![]() Jacques Bergerac Eva Gabor John Abbott (en) ![]() Anne-Marie Mersen (en) ![]() Bernard Musson Cecil Beaton Corinne Marchand François Valorbe (en) ![]() Hubert de Lapparent Jacques Ciron Marie-Hélène Arnaud (en) ![]() Maurice Marsac (en) ![]() Michel Thomass Nicole Régnault (en) ![]() Jean Ozenne Jack Ary Monique van Vooren (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Arthur Freed |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Edizioa | Adrienne Fazan (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Cecil Beaton |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Frederick Loewe |
Argazki-zuzendaria | Joseph Ruttenberg Ray June |
Jantzi-diseinatzailea | Cecil Beaton |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Paris |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) ![]() Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak Academy Award for Best Original Musical Score (en) ![]() 31. Oscar Sariak Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak Academy Award for Best Cinematography, Color (en) ![]() 31. Oscar Sariak Muntatze onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak Zuzendari onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak Film onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak |
Nominazioak | Zuzendari onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak Vincente Minnelli Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak Cecil Beaton Film onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak Arthur Freed Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak William A. Horning (en) ![]() ![]() ![]() Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak Alan Jay Lerner Academy Award for Best Cinematography, Color (en) ![]() 31. Oscar Sariak Joseph Ruttenberg Muntatze onenaren Oscar Saria 31. Oscar Sariak Adrienne Fazan (en) ![]() Academy Award for Best Original Musical Score (en) ![]() 31. Oscar Sariak André Previn |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Bederatzi Oscar Sari irabazi zituen: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (Vincente Minnelli), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Jay Lerner), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (E. Preston Ames, F. Keogh Gleason, Henry Grace eta William A. Horning, Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Joseph Ruttenberg), Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Cecil Beaton), Muntatze onenaren Oscar Saria (Adrienne Fazan), Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (André Previn) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria ("Gigi", Alan Jay Lerner eta Frederick Loewe).
Filmaren gidoia idatzi eta musika konposatzeko Lerner gidoigilea eta Loewe musikagilea Parisen bizitzen egon ziren, hiriko giroa bereganatzeko asmoz.
Lapurdiko Biarritz hirian jaiotako Jacques Bergerac euskal herritar aktoreak Sandomir pertsonaia antzeztu zuen.
Argumentua
Paris, XX. mendearen hasiera. Gaston Lachaille (Louis Jourdan) bere osaba Honoreren (Maurice Chevalier) antzera bizizale hutsa da. Baina Gaston bizimodu horretaz aspertzen hasia da... bai eta emakumeez ere. Bere denboraz bere osabaren lagun zaharra den Madame Alvarez (Hermione Gingold) eta batez ere haren biloba Gigirekin (Leslie Caron) dagoenean bakarrik gozatzen du. Neska gaztea bere amonaren gisa gortesau edo gizon aberatsen konpainiako emakume izateko prestatzen ari da. Gastoni Gigiren lehenbiziko zaintzailea bilakatzea otuko zaio, baina Gigiz maitemindu eta harekin ezkondu nahi duela jabetzean egoera asko kakanahastuko da.
Aktoreak
- Leslie Caron: Gilberte "Gigi"
- Louis Jourdan: Gaston Lachaille
- Maurice Chevalier: Honoré Lachaille
- Hermione Gingold: Madame Alvarez
- Isabel Jeans: Izeba Alicia
- Eva Gabor: Liane d'Exelmans
- Jacques Bergerac: Sandomir
- John Abbott: Manuel
Kanpo estekak
- Gigi filmaren iragarkia irakurgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Gigi filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)