Gibillo-Urkabustaiz mendilerroa
Gibillo-Urkabustaiz mendilerroa[1] Arabako hego-mendebaleko mendilerro bat da. Gailur nagusiak Marinda eta Telletagaina dira. Aipagarriak dira mendilerro horretako trikuharriak eta tumuluak. Baita Txiripi leizea delako aztarnategi arkeologikoa, non leize-hartzaren zein hainbat uroen hondakinak aurkituak izan diren. Bere punturik altuena Marinda mendia da, 986 metrorekin. Mendilerroan dagoen Urkabustaiz udalerriak ematen dio izena mendilerroari.
![](../I/Marinda_mendia_1.jpg.webp)
Marinda mendia Villamanca herritik ikusia.
Gibillo-Urkabustaiz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 986 m |
Mota | mendilerro |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 42°57′18″N 2°55′41″W |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Mendiak
- Marinda, 986 m[2][3] (Gibillo)
- Telleta, Telletagaina edo Labazar, 920 m (Gibillo)
- Los Cotorricos, 899 m (Gibillo)
- Alto Somo, 879 m (Gibillo)
- Garagarza, 873 m (Gibillo)
- Alto de las Carboneras, 867 m (Gibillo)
- Lejazar, 861 m (Gibillo)
- Alto del Corral, 841 m (Gibillo)
- Alto de la Lobera, 841 m (Gibillo)
- Castillo, 836 m (Gibillo)
- Alto del Lordondo, 828 m (Gibillo)
- Artekobatza, 826 m (Gibillo)
- Bertzeta, 823 m (Gibillo)
- Larraluzea, 811 m (Gibillo)
- Undiagan, 768 m (Gibillo)
- Alto de los Caminos, 742 m (Gibillo)
- San Martin, 729 m (Urkabustaiz Mendiak)
- Bagate, 724 m (Gibillo)
- Beluntzagana, 723 m (Gibillo)
- Ermitagana, 711 m (Urkabustaiz Mendiak)
- Askuren, Beratza edo Urkabustaiz mendiak 710 m (Araba eta Bizkaia arteko mugan) (Urkabustaiz Mendiak)
- Zorrobarro, 709 m (Urkabustaiz Mendiak)
- Pico Redondo, 707 m (Araba eta Bizkaia arteko mugan) (Urkabustaiz Mendiak)
- Txibiarte, 697 m (Urkabustaiz Mendiak)
- Cuetos, 624 m (Urkabustaiz Mendiak)
- Garbika, 615 m (Urkabustaiz Mendiak Mendiak)
- Garate, 589 m (Urkabustaiz Mendiak)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Gibixo mendilerroa edo Gibijo mendilerroa
- Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
mendilerroa Gibillo-Urkabustaiz mendilerroa (Mendikat) - Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.
Ikus, gainera
- Euskal Herriko mendilerroen zerrenda
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.