Gibi
Gibi informatikan erabiltzen den aurrizki bitar bat da, oinarrizko unitate baten multiploa adierazteko erabiltzen dena. Gehienetan bit eta byte unitateekin erabiltzen dira. Gibibyte batek 1024 Mebibyte ditu, 230 byte alegia.
IkMe | Aurrizkia | |||
---|---|---|---|---|
Ki | kibi, binary kilo | 1 kibibyte (KiB) | 210 byte | 1024 B |
Mi | mebi, binary mega | 1 mebibyte (MiB) | 220 byte | 1024 KiB |
Gi | gibi, binary giga | 1 gibibyte (GiB) | 230 byte | 1024 MiB |
Ti | tebi, tera bitar | 1 tebibyte (TiB) | 240 byte | 1024 GiB |
Pi | pebi, binary peta | 1 pebibyte (PiB) | 250 byte | 1024 TiB |
Ei | exbi, binary exa | 1 exbibyte (EiB) | 260 byte | 1024 PiB |
Bit kantitate handiak izendatzeko terminoak sortu izan dira SI aurrizki estandarrak erabilita 10 zenbakiaren potentzietarako; adibidez, kilo = 103 = 1000 (kilobit edo kbit), mega- = 106 = 1000000 (megabit edo Mbit) eta giga = 109 = 1000000000 (gigabit edo Gbit). Aurrizki horiek maizago erabiltzen dira byte-multiploetarako, kilobyte (1 kB = 8000 bit), megabyte (1 MB = 8000000bit), eta gigabyte (1 GB = 8000000000bit).
Hala ere, arrazoi teknikoak direla medio, konputagailuetako memorien edukiera neurtzeko askotan bi zenbakiaren potentziak erabiltzen dira, esaterako, 228 = 268435456 byte. Zenbaki baldar horien erabilera sahiestearren, jendeak askotan SI aurrizkiak erabiltzen ditu gutxi gorabeherako zenbakiak adieratzeko, adibidez, erabiltzen da kiloaurrizkia 210 = 1024 zenbakiaren ordez, mega 220 = 10485761048576 zenbakiaren ordez, giga 230 = 10737418241073741824 zenbakiaren ordez, eta abar. Adibidez, ausazko sarbidezko memoriazko txip batekin edukiera 228 byte izango litzateke baina 256-megabyteko txipa esan ohi da. Ondoko taulan erakusten dira desberdintasun horiek.
Ikurra | Aurrizkia | SI Esanahia | Esanahi bitarra | Tamaina-aldea |
---|---|---|---|---|
k | kilo | 103 = 10001 | 210 = 10241 | 2.40% |
M | mega | 106 = 10002 | 220 = 10242 | 4.86% |
G | giga | 109 = 10003 | 230 = 10243 | 7.37% |
T | tera | 1012 = 10004 | 240 = 10244 | 9.95% |
P | peta | 1015 = 10005 | 250 = 10245 | 12.59% |
E | exa | 1018 = 10006 | 260 = 10246 | 15.29% |
Z | zetta | 1021 = 10007 | 270 = 10247 | 18.06% |
Y | yotta | 1024 = 10008 | 280 = 10248 | 20.89% |
1998an, Nazioarteko Batzorde elektroteknikoak (IEC) estandar bat argitaratu zuen helburu horrekin, hots, aurrizki bitarrezko serie bat 1024 zenbakia 1000 ordez erabiltzen den kasuetarako:[1]
Erreferentzia lista
- ISO/IEC standard is ISO/IEC 80000-13:2008.