Gibeloliba
Gibeloliba (Russula olivacea) Euskal Herrian aski arrunta den Russulaceae familiako perretxikoa da. Gida zaharretan perretxiko jangarri gisa sailkatua dago, baina bere kontsumoa arriskutsua da, gordinik edo gutxi eginda pozoitsua baita.[1]
Gibeloliba | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula olivacea Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Morfologia
Perretxiko honen txapela 5 eta 15 zentimetro arteko diametrokoa da. Gehienetan oliba edo marroixka kolorekoa da, baina beste kolore batzuk ere eduki ditzake: morea, gorri iluna edo arrea. Hasieran ganbila eta azkenean lautu egiten da eta erdialdea hondoratu egiten zaio.
Orri estutuak dauzka hasieran, baina gero tartekatuagoak, hori berdexkak hasieran eta gero hori-arreak. Hanka luze eta sendoa dauka, zuritik arrosa kolorera. Haragi zurixka eta lodikoa da, horitzeko joera daukana. Espora hori biziak, biribilak eta latzak dauzka.
Ekologia
Udan eta udazkenean agertzen da pagadietan.
Gastronomia
Espezie hau jangarria da ondo egosten bada, baina intoxikazioak sortzen ditu gordinik edo gutxi eginda jaten bada.
Galeria
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
Autoritate kontrola |
---|
- Datuak: Q241024
- Multimedia: Russula olivacea / Q241024