Gibelmore hankamore
Gibelmore hankamorea (Russula torulosa) Russula generoko onddoa da.[1] Onddo pozoitsua da. Zapore mina du sukaldean erabiltzeko.
Gibelmore hankamorea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula torulosa Bres., 1929 | |||||||||||||||||||||||||||
Banaketa mapa | ||||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoa: Russula rhodopora.
Deskribapena
Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, irregularki ganbila, gero irekiagoa eta ertz nahiko erregularrarekin, baina konkorduna, gainazala likatsua, koipetsua, distiratsu samarra, kolore morea edo gorri-ardo kolore ilunekoa, oliba koloreko distirak ere izan ditzake.
Orriak: Oso estu, estuak, orritxoekin, oinera urkilatuak, hondoan zainekin elkartuta, oinarrira itsatsita edo biribilduta, koipetsu samarrak, krema kolorekoak edo ilunagoak.
Hanka: 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 3 cm bitarteko lodierakoa, ia sabelduna, betea, loditua orrietara, arrosa-gorri koloretik morera, kapelaren kolorekoa, oinarrirantz argiagoa, pruina fin-fin batek apaindua.
Haragia: Trinko samarra, azalaren azpian gorriz ñabartua, zaporea akrea du eta fruta konpotaren usain bereizgarria (udareak). Erreaktiboak: guayako: ertaina, baina nahiko motela (G++); sulfato ferroso: izokin tonua.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok
Jangarritasuna
Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
Russula sanguinea delakoarekin nahas daiteke, honek orri horixkak ditu, ez zuriak [4]
Sasoia eta lekua
Uda amaieran eta udazkenean. Pinuen eta koniferoen basoetan, lurzoru hareatsuetan [5]
Banaketa eremua
Europa, Turkia, Siria.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 74 or. ISBN 84-282-0865-4..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 365 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- (Gaztelaniaz) AVT. (1986). Asociacion Vallisoletana de Micologia.