Gibelilun zuri-beltz

Gibelilun zuri-beltza (Russula albonigra) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Ez da toxikoa, batzuek kontsumitu egiten dute, baina haragia desatsegina da eta kolore beltza ez da erakargarria, gehiago belzten da kozinatzean.

Gibelilun zuri-beltza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula albonigra
Fr., 1874
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Kapela: 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa. Erregularra eta ganbila eta erdialdea oso ondoratua, haragitsua, trinkoa, kolore arre iluna du, tonalitate gorrixkekin, fuliginoso gorrixka, gero kolore beltzera pasatzen da.

Orriak: Estu, zurrunak eta argizari itxurakoak, desberdinak, multzoan anastomosatuak edo urkilatuak, boli-zuri-esne kolorekoak, Karpoforoaren gainerakoarekin kontraste handia egiten duena.

Hanka: 2,5 - 6,5 x 1,5 - 4,5 cm-koa. Laburra, zilindrikoa, solidoa eta gogorra, betea, zuria, gero beltz fuliginosoa.

Haragia: Solidoa, zuria, gero gris fuliginoso beltzaxkaraino. Usaingabea eta zapore mikatz samarrekoa.[3]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Albonigra epitetoa ere latinetik dator, zuria esan nahi duen "Alnus" hitzetik eta beltza esan nahi duen "niger" hitzetik. Orrien eta kapelaren koloreak egiten duten kontrasteagatik.

Jangarritasuna

Ez da jangarria.[4]

Nahasketa arriskua

Russula nigricans delakoekin, hauek orriak zabal izaten dituzte. Russula albonigra var. pseudonigricans eta Russula densifolia espezieak berriz, belztu aurretik gorritu egiten dira.[5]

Sasoia eta lekua

Udan. Koniferoen eta hostozabalen basoetan.[6]

Banaketa eremua

Ipar Amerika, Europa, Kanariar uharteak, Turkmenistan, Georgia, Errusia, Japonia, Australia eta Txina.

Erreferentziak

  1. Russula albonigra, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 403 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 382 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bauer Carlo Alberto. (1982). Los Hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A., Barcelona, 229 or. ISBN 84-282-0666-X..
  6. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 498 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.