Gibelilun orrimin

Gibelilun orrimina (Russula acrifolia) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Ez da jangarria.

Gibelilun orrimina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula acrifolia
Romagn., 1997
Mikologia
 
espora zuriak dauzka

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Kapela: 4 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Mamitsua, gogorra, hasieran lau-ganbila eta gero inbutu formakoa, glabroa, edo arrea, bistre okre samarra, gorrixka. Ertza beherantz biribilduta eta gero laua, irregularra, bihurria.

Orriak: Estu, itsatsita, ia dekurrenteak, oso garratzak, boli-krema zuri kolorekoak, zahartuaz belzteko joera dute.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 4 - 11 x 2 - 4 cm-koa. Betea, lodia, gogorra, zilindrikoa, labur samarra, ikusten diren zulotxoekin. Zuria eta gero gris- beltzaxka.

Haragia: Zuria, zertxobait arrosa, bukaeran gris iluna, sendoa usaingabea. Zapore akrea, nabarmen orrietan.[3]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Acrifolia epitetoa ere latinetik dator, akre esan nahi duen "acer-acris" hitzetik eta orri esan nahi duen "folia" hitzetik. Orrien zapore minagatik.

Jangarritasuna

Susmagarria.[4]

Nahasketa arriskua

Russula densifolia delakoa, antzeko espeziea da. Honen kapela ez da hain likatsua eta, batez ere orriak ez dira minak, ia gozoak dira. Russula adusta eta Russula nigricans espezieak ere antzekoak dira.[5]

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean. Koniferoen eta hostozabalen basoetan.[6]

Banaketa eremua

Europa, Ipar Amerika eta Errusia.

Galeria

Erreferentziak

  1. Russula acrifolia, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 391 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 499 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya,, 115 or. ISBN 84-505-1806-7..
  6. Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 54 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.