Giambologna

Giambologna, jaiotza-izenez Jean Boulogne (Douai, Flandria, gaur egun Frantzia, 1529 Florentzia, gaur egun Italia, 1608ko abuztuaren 13a) flandriar jatorriko italiar eskultorea izan zen.

Giambologna

Bizitza
JaiotzaDouai, 1529
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaFlorentzia, 1608ko abuztuaren 14a (78/79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
italiera
nederlandera
Irakaslea(k)Jacques du Broeucq (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta arkitektoa
Lan nabarmenak
Mugimenduamanierismoa

Discogs: 4162486 Edit the value on Wikidata

Biografia

Anberesen ikasi ondoren, Erroman izan zen (1555-1557), eta Florentzian hartu zuen bizilekua, Frantzisko Mediciren babespean. Bolonian ere lan egin zuen Pio IV.arentzat ("Neptunoren iturria", 1563-1567).

Flandriako naturalismoa, eskultura helenistikoa eta Florentziako manierismoa dira bere lanen oinarriak, eta estilo oparo bat sortu zuen. Irudi biluzi ederrak egin zituen ("Petraiako Venus", 1567), eta formalismo dotorekoak ("Boboli jardinetako Venus", 1570). Mugimendua bilatu zuen bere irudietan ("Merkurio" , "Sabinen bahitzea"). Apainketa-lan bikainak egin zituen lorategietarako ("Apenino", Pratolino parkea), eta elizetan ere lan egin zuen ("San Antoninoren kapera", Florentziako San Marko, 1581-1589). "Kosme I.aren zaldizko estatua" delakoa (1587-1594) klasikoagoa da. Europako eskulturan, bereziki Versailleskoan, eragin handia izan zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giambologna Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.