Giacomo Balla
Giacomo Balla (Turin, 1871ko uztailaren 18a -Erroma, 1958ko martxoaren 1a) italiar margolari, arte irakasle eta olerkaria izan zen, futurismoaren funtsezko figura. Argia, mugimendua eta abiadura islatu zituen bere margolanetan. Gainerako futuristek ez bezala, ez zen makinez eta indarkeriaz interesatu.
Giacomo Balla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Turin, 1871ko uztailaren 18a |
Herrialdea | Italia Italiako Erresuma (1871ko uztailaren 18a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1958ko martxoaren 1a) |
Heriotza | Erroma, 1958ko martxoaren 1a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Udako hilerria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Accademia Albertina (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, musikagilea, marrazkilaria, irakaslea eta zeramikaria |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Filippo Tommaso Marinetti |
Mugimendua | Futurismoa |
Umetan hasi zen litografia-denda batean lanean. 1895ean Erromara joan zen eta ilustratzaile, karikaturagile eta erretratu-margolari gisa lan egin zuen. Erakustaldietan parte hartzen hasi zen eta 1910ean Manifestu futurista sinatu zuen. 1935ean San Lucako Akademiako kide hautatu zuten. 1955ean Documenta 1-en parte hartu zuen, Kassel-en.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.