Giacomo Albanese

Giacomo Albanese (Geraci Siculo, 1890eko uztailaren 11 Sao Paulo, Brasil, 1947ko ekainaren 8a[1]) italiar matematikaria izan zen.

Giacomo Albanese
Bizitza
JaiotzaGeraci Siculo, 1890eko uztailaren 11
Herrialdea Italiako Erresuma  (1890eko uztailaren 11 -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1948ko ekainaren 8a)
HeriotzaSão Paulo, 1947ko ekainaren 8a (56 urte)
Hezkuntza
HeziketaScuola Normale Superiore. Classe di Scienze (en) Itzuli
(1909 - 1913) diploma di licenza della Scuola Normale Superiore (en) Itzuli
TesiaSistemi continui di curve sopra una superficie algebrica (en) Itzuli
Tesi zuzendariaEugenio Bertini (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Pisa
Livorno
Palermo
Florentzia
Catania
Padua eta São Paulo
Enplegatzailea(k)Scuola Normale Superiore (en) Itzuli  (1913 -  1919)
Paduako Unibertsitatea  (1919 -  1920)
Italian Naval Academy (en) Itzuli  (1920 -  1925)
University of Catania (en) Itzuli  (1925 -  1927)
Palermoko Unibertsitatea  (1927 -  1929)
Pisako Unibertsitatea  (1929 -  1936)
São Pauloko Unibertsitatea  (1936 -  1947)
Lan nabarmenak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra

Bizitza

Palermoko fisika institutuan ikasi zuen eta 1903an graduatu zen. Doktoregoa Scola Normale Superioren bukatu zuen 1913an, eta tesiari 'Ulisse Dini' saria eman zioten. Hurrengo urteetan Pisan ibili zen irakasle; 1920. urtean Paduara joan zen Severiren laguntzaile izateko. Urte horretan bertan analisi eta aljebra-irakasle postu bat onartu zuen Livornoko Ontzigintza Akademian. Cataniako Unibertsitatean ere aritu zen Palermora itzuli baino lehen. 1929tik aurrera katedra bat bete zuen Pisan, 1936an Sao Paulora joan zen arte; hantxe geratu zen hil arte. Albanesek gainazal aljebraikoetako kurbak eta barietate aljebraiko baten generoa landu zituen, besteak beste. Singulartasunen problemaren ebazpena, geometria aljebraikoan oso garrantzitsua, ikertu zuen eta, alor horretan, ekarpen ugari egin zuen. Riemann-Roch problema ere aztertu zuen. Albanese barietateak, geometria aljebraikoan oso tresna baliagarria direnak, sortzeagatik da ezaguna.

Erreferentziak

  1. Albanese, Giacomo // Treccani
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.