Gia Gunn
Gia Ketaro Ichikawa (Carpentersville, Illinois, 1990eko maiatzaren 10a), ezagunagoa Gia Gunn ezizen artistikoaz, estatubatuar drag-antzezle eta abeslari transgeneroa da. Hainbat telebista-lehiaketatan parte hartzeagatik ezaguna da, besteak beste, RuPaul's Drag Race-n seigarren denboraldian, The Switch Drag Race-n bigarren denboraldian eta RuPaul's Drag Race All Stars-en laugarren denboraldian.
Gia Gunn | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gia Ketaro Ichikawa |
Jaiotza | Chicago, 1990eko maiatzaren 10a (33 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduerak | |
Jarduerak | drag queena, LGBT ekintzailea, abeslaria eta dantzaria |
Parte-hartzailea
| |
giagunnonline.com | |
Bizitza
Ichikawa 1990eko maiatzaren 10ean jaio zen Carpentersvillen, japoniar-estatubatuar familia batean. Gizonezko generoa esleitu zioten jaiotzean.
Gunnek drag ikuskizunak egiten ditu. 2017ko martxoaren 31n, Transgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko Egunarekin batera, bere burua emakume transgenerotzat aitortu zuen Instagram sare-sozialean.[1]
Erreferentziak
- (Ingelesez) Besanvalle, James. (2017ko apirilaren 1a). «Rupaul's Drag Race star Gia Gunn comes out as transgender» Gay Star News (Noiz kontsultatua: 2019ko otsailaren 2a).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.