Getxoko udaletxea
Getxoko udaletxea Algorta auzoko Foruak eta Algortako Etorbideen ertzean kokatuta dago. Leku abantailatsuan, San Ignazio eliza eta plazaren aurrean.
Getxoko udaletxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Getxoko eremu berezia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Getxo |
Koordenatuak | 43°20′35″N 3°00′28″W |
Erabiltzailea | Getxoko Udala |
Ondarea | |
EJren ondarea | 170 |
Kontaktua | |
Helbidea | Fueros, 1 |
Estilistikoki kalitate eta ikuste-efektu handia du, erregionalista menditar berria joeraren eragin handiarekin, baina euskal jauregi barrokoaren inguruan Iturriaren irakurketa pertsonaletik hurbilago.
Eraikina
1917an Fidel Iturriak Udaletxea eraikitzeko lanak hasi zituen. Eta 1924tik aurrera Ignazio Manuel María Smithek lanak jarraituko ditu.
Udalaren Jauregia, monumentu-eraikina da; oinplano angeluzuzena du eta altxaerari dagokionez, erdisotoa, beheko oina eta bi pisu, Berangoko harlanduz egindakoak, kalitate bikainekoak. Bere fatxada nagusia hiru gorputzetan banatuta dago: erdikoa, goiera gutxiagokoa, eta bi alboko, dorre gisa albo banatan daudenak. Sarrera, erdiko gorputzean, arkupe beheratu soilaren azpian irekitzen da eta arkupe honen gainean, lehen oinean, omenezko balkoi hegalkindua kokatzen da. Murrua errematatzen erlaitz makur luzitua dago, pintura eta arkuetako baoez apaindutakoa. Eskuinaldean, oinplanoan nabarmendu gabe, dorre motza dago, ia laua dena. Bere lehen oinean, balkoi irtena, korritua, du eta bi bao dinteldunetatik zehar iristen da bertara. Gainean, bigarren oinean, egutera gisa bi arku triforio irekitzen dira, zeinak alboko fatxadan errepikatzen baitira. Gorputza ixten harrizko harburutxoz landutako erlaitza dago; harburu hauek ezkinetan pinakuluz erramatatuta daude. Aipatzekoak dira garitoi angeluarrak, zeinak azken pisuaren parean hasita, erlaitzean amaitu eta pinakuluetan jarraitzen baitute. Ezkerreko gorputza, goieragatik nabarmentzen da eta fatxadaren linearen gainean aurreratzen da. Bestearekin antz handia du, baina bien artean desberdintasun bat dago, batez ere, bere azken pisuan. Hemen, eguteraren ordez, bao bikia irekitzen da eta bere azpian udalerriko ezkutua dugu. Gainera, murruaren erremateak ez du apaindurarik.Jauregia goieragatik nabarmentzen da, terrazako zokalo itzelarekin eta eskalinata barrokoekin markatuta dagoena.[1]
Galeria
- Ikuspegi orokorra.
- Leiho baten xehetasun
- Eskaileren beirate
- Udalbatza areto
Erreferentziak
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |