Getxoko Arenas
Getxoko Arenas Getxoko futbol taldea da. 1909an sortua, orain Hirugarren Mailan dabil baina XX. mendeko hasieran Euskal Herriko klub nagusienetako bat zen. 1919an Errege Kopa irabazi zuen.
Getxoko Arenas | |||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Datuak | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Mota | futbol-kluba | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Izengoitia | Historikoa | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Bigarren Federazioa | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Estadioa | Gobela: Getxo 43.331469°N 3.006467°W | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Agintea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Javier Olaizola | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Egoitza nagusi | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Zeren jabe | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Sorrera | 1909 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Koloreak | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||
webgune ofiziala |
Historia
Kluba Areeta eta Negurin sortu zen. Hantxe partidak jokatzen zituzten 1901 urtean baina, 1909 arte itxaron zuten Arenas Football Club sortzeko, 1912an Arenas Club eta 1917an Arenas Club de Guecho izango zena.
Hasi zenetik gertuko Athletic Cluba zuen etsai nagusia. 1917an, lehendabizikoz Ipar Txapelketa irabazi zuen eta Espainiako Kopa jokatzera sailkatu zen. Finala Real Madriden aurka galdu zuen.
1919an Bizkaiko Txapelketa irabazi eta Espainiako Kopan Futbol Club Barcelona irabazi zuten. Gero, Kopan 1922an parte hartu zuen eta 1925ean eta 1927an txapeldunordea zen, FC Barcelonak eta Real Unionek irabazia hurrenez hurren.
1928an sorberria zen Futbol Ligako Lehenengo Mailan parte hartu zuen. Hantxe eman zituen zapi urte, profesionaltasunak gaina hartu zuen arte.
Gero, urte asko eman ditu Hirugarren Mailan, bertan denboraldi gehien jokatu dituzten kluben artean dago. 2015ean hirugarren egin ondoren play offean Oviedo B, CF Extremadura eta UD Logroñés garaitu ondoren Bigarren B mailara igotzea lortu du.
Uniformea
Historikoak
|
|
|
Azken urteak
|
|
|
|
|
|
Datuak
2023-24 barne:
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 7
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 6
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 6
- Denboraldiak Lehen maila RFEFn: 0
- Denboraldiak Bigarren maila RFEFn: 3
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 59
- Emaitzarik onena: 3. (Lehenengo Maila, 29-30 denboraldia)
Denboraldia | # | Maila | Emaitza | Kopa |
---|---|---|---|---|
2006-07 | 4 | Hirugarren Maila | 11.a | |
2007-08 | 4 | Hirugarren Maila | 12.a | |
2008-09 | 4 | Hirugarren Maila | 11.a | |
2009-10 | 4 | Hirugarren Maila | 15.a | |
2010-11 | 4 | Hirugarren Maila | 8.a | |
2011-12 | 4 | Hirugarren Maila | 14.a | |
2012-13 | 4 | Hirugarren Maila | 2.a | |
2013-14 | 4 | Hirugarren Maila | 3.a | |
2014-15 | 4 | Hirugarren Maila | 3.a (igo) | |
2015-16 | 3 | Bigarren B maila | 8.a | |
2016-17 | 3 | Bigarren B maila | 9.a | 2. itzulia |
2017-18 | 3 | Bigarren B maila | 12.a | |
2018-19 | 3 | Bigarren B maila | 15.a | |
2019-20 | 3 | Bigarren B maila | 18.a | |
2020-21 | 3 | Bigarren B maila | 6.a/3.a | |
2021-22 | 4 | 2. maila RFEF | 5.a | |
2022-23 | 4 | 2. maila RFEF | 9.a | 2. itzulia |
Futbolari ezagunak
Palmaresa
- Errege Kopa:
- Txapelduna (1): 1919
- Finalista (3): 1917, 1925, 1927
- Hirugarren Maila (3): 1946, 1947, 1960
- Iparraldeko Txapelketa / Bizkaiko Txapelketa (5): 1917, 1919, 1922, 1925, 1927
- Euskal Kopa (1): 1936
Entrenatzaileak
- Javier Clemente 1975-76
- Josu Anuzita