Getxo Rugby Taldea

Getxo Rugby Taldea Bizkaiko errugbi taldea da, egoitza Getxon duena. 2023-24 denboraldian, gizonezkoen lehenbiziko taldea Ohorezko B mailan dago. Horretaz gain, emakumezkoen, gazteen eta errugbi inklusiboko taldeak ditu.

Getxo Rugby Taldea
HiriaGetxo,  Bizkaia
Sorrera1975
Kirol zelaiaFadura estadioa
PresidenteaAlaitz Bollegi
EntrenatzaileaKemen Goitiandia
LigaOhorezko B maila
2022-236.a
Webguneagetxorugby.eus
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Historia

Getxo Rugby Taldea 1975ean sortu zen, Gernika Rugby Taldean aritzen ziren getxotar jokalari batzuen eskutik. Hainbat urtez, beste kirol batzuetan zebiltzan gizonezkoak, batez ere arraunlariak, aritu ziren taldean. Hasieratik kirol emaitza onak lortu zituen, bai senior kategorian bai beste mailetan. 1980ko hamarkadan, taldea handitu zen, eta Espainiako Ohorezko Mailara igo zen. 1989an, emakume saila sortu zen Getxo Rugby Taldean.[1]

1990eko hamarkadan, orduko Xerox Getxo Estatuko errugbiaren erreferente bihurtu zen, beti Getxoko edo inguruko herrietako jokalariekin. 1990ean, Errege Kopa irabazi zuen Santboiana talde katalan historikoa 28-7 gaindituta. Hurrengo urtean, 1991n, berriro eskuratu zuen titulua, El Puerto de Santa María herrian beste bizkaitar talde bati irabazita, Gernikari, 32 eta 15. Bi urte horietan lortutakoa handia izan zen, baina hurrengo denboraldikoa ere ezin da ahaztu: Faduran bertan Errege Kopa hirugarrenez jarraian irabazi zuten, Mercabarna BUC taldearen aurka: 20-9.[2]

1992-93ko denboraldia ere historikoa izan zen: Espainiako Errugbi Txapelketa Nagusia irabazi zuen, Espainiako Liga, Liceo Francésen aurretik. Urte hartan bertan, Errege Kopako finalera heldu zen, baina galdu zuen El Salvador handiaren kontra. 1995ean, berriro iritsi zen Errege Kopako finalera, baina orduan ere galdu zuen, 37 eta 25, El Monte Rugbyren aurka. Dena dela, 1997an apurtu zuen bolada txarra, laugarren kapa irabazi baitzuen; finalean Alcobendasi 37 eta 19 gailendu zitzaion.[2]

Ligan ere oso denboraldi onak egin zituen urte haietan: 1995ean eta 1997an txapeldunorde geratu zen, eta 1996an, hirugarren. 1998tik aurrera, ostera, gauzak okertzen hasi ziren eta apurka-apurka taldearen mailak behera egin zuen.[2] 2002an Ohorezko B mailara jaitsi zen, baina hurrengo urtean Ohorezko Mailara itzultzea lortu zuen. 2005ean, Errege Kopako beste final batera heldu zen, baina orduan ere galdu zuen El Salvador taldearen kontra, 29 eta 8.[2]

2000ko hamarkadan profesionalizazio prozesua abiatu zen, eta klubaren aurrekontua nabarmen sendotuz joan zen apurka-apurka. 2009an, ordea, gizonezkoen senior taldea Espainiako Ohorezko B Mailara jaitsi zen, baina bi urte geroago maila gorenera igo zen, berriz ere.

Palmaresa

Getxo eta Zarautzen arteko partida, 2023an.

Azken denboraldiak

Lehenbiziko taldea

Denboraldia Maila Postua
2000-01Ohorezko maila10.a (jeitsi)
2001-02Ohorezko B maila1.a (igo)
2002-03Ohorezko maila8.a
2003-04Ohorezko maila7.a
2004-05Ohorezko maila5.a
2005-06Ohorezko maila8.a
2006-07Ohorezko maila8.a
2007-08Ohorezko maila5.a
2008-09Ohorezko maila10.a (jaitsi)
2009-10Ohorezko B maila6.a
2010-11Ohorezko B maila1.a (igo)
2011-12Ohorezko maila5.a
2012-13Ohorezko maila8.a
2013-14Ohorezko maila7.a
2014-15Ohorezko maila9.a
2015-16Ohorezko maila8.a
2016-17Ohorezko maila11.a
2017-18Ohorezko maila12.a (jaitsi)
2018-19Ohorezko B maila2.a
2019-20Ohorezko B maila1.a (igo)
2020-21Ohorezko maila12.a (jeitsi)
2021-22Ohorezko B maila2.a, finalerdiak
2022-23Ohorezko B maila7.a
2023-24Ohorezko B maila

B taldea

Gizonezkoen B taldea, gaur egun Getxo Etorkizuna deitutakoa, Euskal Ligan ariten da.

DenboraldiaLigaPostua
2010-11Euskal Maila (B multzoa)2.a
2011-12Euskal Maila (A multzoa)6.a
2012-13Euskal Maila (A multzoa)2.a
2013-14Euskal Maila (B multzoa)2.a
2014-15Euskal Maila (A multzoa)7.a
2015-16Euskal Maila (1. maila)6.a
2016-17Euskal Maila (1. maila)3.a
2017-18Euskal Maila (1. maila)5.a
2018-19Euskal Maila (1. maila)8.a
2019-20Euskal Maila (1. maila)5.a
2020-21 ?
2021-22 ?
2022-23Euskal Maila (1. maila)2.a

Erreferentziak

  1. Getxo RT: historia. getxorugby.eus (Noiz kontsultatua: 2024-4-4).
  2. Campo, Egoitz. Xerox Getxo 1990eko hamarkadan: urte oparoak Bizkaiko errugbian. bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2024-4-4).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.