Gestapo
Geheime Staatspolizei (euskaraz: «Estatuaren Polizia Sekretua»), Gestapo bezala laburtuta, Alemania Naziko polizia sekretu ofiziala izan zen. 1933ko apirilaren 23an eratu zen.
Gestapo | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Geheime Staatspolizei |
Mota | Isilpeko polizia eta political police (en) |
Herrialdea | Hirugarren Reicha |
Agintea | |
Lehendakaria | Rudolf Diels (en) , Reinhard Heydrich eta Heinrich Müller (en) |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Reicharen Segurtasuneko Bulego Nagusia |
Historia | |
Sorrera | 1933ko apirilaren 26a |
Sortzailea | |
Ordezkatzen du | Prussian Secret Police (en) |
Aurrekoak | Prussian Secret Police (en) |
Desagerpena | 1945eko maiatzaren 8a 1945eko urriaren 10a |
Poliziako ofizial profesionalek osatuta, bere erakundea eta funtzioak Hermann Wilhelm Göringek berehala ezarri zituen Adolf Hitlerrek 1933ko martxoan boterea eskuratu ondoren. Rudolf Diels izan zen erakundeko lehen buruzagia, hasiera batean Prusiar Polizia Sekretuaren 1a Departamentua izena zuelarik.
Gestaporen funtzioa "Estatuarentzat arriskutsu diren tendentzia oro" ikertzea eta aurka egitea zen. Traizio, espioitza eta sabotajea kasuak ikertzeko autoritatea zuen, hala nola Alderdi Naziaren eta Estatuaren aurkako ekintzak.
Legea aldatua izan zen, Gestaporen ekintzak epaileen agintepean egon ez zitezen. Werner Best legegizon naziak honako esan zuen: "Gestapok buruzagien nahiak betetzen dituen bitartean, legearen barruan dihardu". Horrela, Gestapo gorte administratiboek epaitua izan ahal izatea eragotzi zen.
Gehiegikeriak gehien egitea ahalbidetzen zien erreminta "Schutzhaft" edo "jagote babeslea" zen, lege prozedura gabeko atxiloketak izendatzeko eufemismo bat, gerora kontzentrazio eremuetan preso egiteko. Presoak bere "Schutzhaftbefehl"a sinatu behar izaten zuen, kartzelara joateko bere nahia deklaratzen zuen dokumentu bat. Normalean, hau torturaren bidez lortzen zen.
1934ean, Göringek, Heinrich Himmleren presiopean, Gestapoa SSen menpe utzi zuen.
Bigarren Mundu Gerran, Gestapok 45.000 kide zituen. Europako lurralde konkistatuak kontrolatzen laguntzen zuen eta judutarrak, sozialistak, homosexualak eta beste hainbat kolektibo identifikatzen.
Nurenbergeko epaiketetan erakundea Gizadiaren aurkako krimenengatik zigortua izan zen.