Gerty Cori
Gerty Theresa Cori (Radnitz jaioa; 1896ko abuztuaren 15a – 1957ko urriaren 26a) austro-hungariar jatorriko biokimikari estatubatuarra izan zen, 1947an zientzian Nobel Saria irabazten zuen hirugarren emakumea eta lehen emakume amerikarra bilakatu zen; gainera, lehen emakumea izan zen Fisiologia eta Medikuntzako Nobel Saria irabazten, glikogenoak metabolismoan betetzen zuen eginkizuna aurkitzeagatik.[1]
Gerty Cori | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gerty Theresa Radnitz |
Jaiotza | Praga, 1896ko abuztuaren 15a |
Herrialdea | Cisleithania Txekoslovakia Ameriketako Estatu Batuak (1928 - |
Bizilekua | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Glendale (Missouri) eta Saint Louis, 1957ko urriaren 26a (61 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: myelofibrosis (en) giltzurruneko gutxiegitasuna |
Familia | |
Aita | Otto Radnitz |
Ezkontidea(k) | Carl Ferdinand Cori (1920 - 1957) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | German University in Prague (en) German University in Prague Medical School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biokimikaria, psikologoa, medikua, kimikaria, fisiologoa eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Washingtongo Unibertsitatea Saint Louisen |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia National Science Board (en) Amerikako Sozietate Filosofikoa |
Bizitza
Familia judu bateko hiru ahizpetako zaharrena zen. Lehen hezkuntza etxean jaso zuen, 1906an neskentzako Lyceum-era sartu aurretik. 1912an graduatu zen, eta gogor ikasi zuen Realgymnasiumeko azterketa prestatzen, 1914an gainditu zuen, eta fakultatean sartzea lortu zuen. Pragako Unibertsitate alemaniarreko Medikuntza fakultatean, non 1920an doktoratu zen. Urte berean Carl Ferdinand Corirekin ezkondu zen (horretarako katolizismora aldatu zen) eta Vienara joan ziren bizitzera. Gerty Children 's Carolinen Ospitalean hasi zen lanean, pediatriako espezialitatean, eta senarra laborategi batean. Urte haietan, Gerty ere hasi zen ikerkuntzaren munduan sartzen, zehazki tiroideekiko tenperatura aztertuz, eta odolarekin lotutako artikulu batzuk argitaratu zituen. Lehen Mundu Gerra hasi zenean, bikoteak eskasia eta beldur uneak bizi izan zituen. 1922an Estatu Batuetara emigratzea erabaki zuten, non Carlek lan bat lortu zuen Bufaloko Gaixotasun gaiztoak aztertzeko Estatu Institutuan, New York estatuan. 1928 urtean hango herritartasuna eskuratu zuten. Carli jarraitu zion bere unibertsitate aldaketetan, baina berarekin kontratatua izateko zailtasun asko izan zituen. Izan ere, Carlen zenbait lankide zorrotz kritikatzen zuten emaztearekin lan egiteagatik. 1931n Carlek Washingtoneko Unibertsitateko Medikuntza Eskolan ikerlari lana onartu zuen. Carlek antzeko postu bat eskatu zion emazteari, bere eskaera esperientzia guztiarekin eta Gertyren argitalpen guztiekin bermatuz. Baina, azkenean, ikertzaile elkartuaren lanpostua onartu behar izan zuen, dezente gutxiago kobratutzen.[2]. eta ez zen Biokimikako katedraduna izan 1947ra arte. Coritarrek beti elkarri lagundu zioten beren lanean, ikasle garaitik, interes komuna baitzuen ikerketa aurreklinikoan eta lankidetzan aritu ziren. Seme bat izan zuten, Thomas. 1947 urtean, senar-emazteak irabazi zuen Nobel Saria partekatua Bernardo Houssay mediku argentinarrarekin.[3]. Leuzemia hamar urtez pairatu ondoren hil egin zen etxean.[4].
Lanak
Bere lanen artean aipatzekoak dira glukogeno muskularra glukosa, azido pirubiko eta azido laktiko (Cori zikloa) bihurtzeko erreakzio entzimatikoak, hormonek jarduera entzimatikoan dituzten efektuak, a-D-glukosa-1-fosfat bakartzea lehen aldiz, Cori esterra ere izendatua, besteak beste.[5].
Gluzidoen metabolismoari buruzko lanak zirela eta, Nobel saria jaso zuen senar-emazteak. Elkarrekin garatu zuten karbohidratoen metabolismoaren mekanismoak argitzeko ikerketa, eta aurrerapenak lortu zituzten azukrearen eta almidoiaren bihurketa itzulgarriaren ulermenean; haien aurkikuntzak erabakigarriak izan ziren diabetesarentzako tratamendu berrien garapenean.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 1947» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- (Gaztelaniaz)Sandra Ferrer Valero.-La doctora reconocida, Gerty Cori (1896-1957)Mujeres en la historiablogean Kontuslta data 2020-05-09
- (Ingelesez)1947ko Nobel Sariak Medikuntza eta Fisiologian Kontsulta data: 2020-05-09.
- (Gaztelaniaz)Flora de Pablo eta Teresa Suarez.-La excelencia científica en pareja, argitaratua Encuentros Multidisciplinares 2014 aldizkariko 47. alean [www.encuentros‐multidisciplinares.org]
- (Gaztelaniaz)Selección de biografías. Científicas destacadas.Universitat Rovira i Virgili Gerty Theresa Cori Kontsulta data 2020-05-09
Kanpo estekak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |