Gertrude Mary Cox

Gertrude Mary Cox (Dayton, Iowa, 1900eko urtarrilaren 13a - Durham, Ipar Carolina, 1978ko urriaren 17a) emakumezko estatistikaria izan zen.

Gertrude Mary Cox
Bizitza
JaiotzaDayton, 1906ko urtarrilaren 13a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaDurham, 1978ko urriaren 17a (72 urte)
Hobiratze lekuaMontlawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: leuzemia
Hezkuntza
HeziketaIowa State University (en) Itzuli
(1925 - 1931) Master of Science (en) Itzuli
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
(1931 - 1933)
TesiaA Statistical Investigation of a Teacher's Ability as Indicated by the Success of His Students in Subsequent Courses (en) Itzuli
Tesi zuzendariaGeorge Snedecor
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, estatistikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Iowa State University (en) Itzuli  (1933 -  1940)
Ipar Carolinako Estatu Unibertsitatea  (1940 -  1960)
RTI International (en) Itzuli  (1960 -  1964)
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
International Biometric Society (en) Itzuli
Institute of Mathematical Statistics

Find a Grave: 116283690 Edit the value on Wikidata

1925. urtean Ameseko Iowa State College delakoan matematika eta estatistika ikasten hasi zen, 1931. urtera arte. Ondoren, 1933. urtera arte Berkeleyko Californiako Unibertsitatera sartu zen, bere ikasketak sakontzearren. Ondoren Iowa State College delakora itzuli zen, bertan sortu berria zen estatistika laborategian lan egiteko. Bertan, unibertsitateko irakasle moduan ere lan egin zuen. 1940. urteaz geroztik, Ipar Carolinako Estatu Unibertsitatean irakasle eta ikerlari aritu zen.

1949. urtean International Statistical Institute estatistika erakunderako aukeratu zen lehenengo emakumea izan zen.

Ospetsua da William Gemmell Cochran estatistikariarekin batera 1950. urtean idatzi zuen estatistikan klasiko bihurtu den Experimental Designs liburuarengatik.

1960. urtean bere azken lanpostua izango zen horretan hasi zen, ikerlari buru moduan Ipar Carolinako Durhameko ikerketa zentro batean, 1964. urtean erretiroa hartu zuenera arte. 1978. urtean hil zen leuzemiak jota.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.