Gertrude Ederle
Gertrude Ederle (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1905eko urriaren 23a - Wyckoff, 2003ko azaroaren 30a) estilo libreko probetan espezializatutako igerilari estatubatuarra izan zen, eta 1924an txapeldun olinpikoa izan zen 4 x 100 metroko lasterketetan. 1926ko abuztuaren 6an Mantxako kanala igerian zeharkatu zuen lehen emakumea izan zen[1].
Gertrude Ederle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gertrude Caroline Ederle |
Jaiotza | New York, 1905eko urriaren 23a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Wyckoff (en) , 2003ko azaroaren 30a (98 urte) |
Hobiratze lekua | Woodlawn Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria eta open water swimmer (en) |
Altuera | 1,53 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kirol-ibilbidea
Parisko 1924ko Joko Olinpikoetan urrezko domina irabazi zuen 4 x 100 metroko errelebo librean, Erresuma Batuaren eta Suediaren aurretik; eta banakako probei dagokienez, brontzezko bi domina irabazi zituen: 100 metro librean —Ethel Lackie eta Mariechen Wehselau adiskideen ondoren—, eta 400 metro libretan, Martha Norelius eta Helen Wainwrighten atzetik.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Severo, Richard. (2003-12-01). «Gertrude Ederle, the First Woman to Swim Across the English Channel, Dies at 98» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.