Gers (ibaia)
Gers (frantsesez: Gers, okzitanieraz: Gers) hego-mendebaldeko Frantziako ibaia da, Garonaren adarra, Pirinio Garaiak, Gers eta Lot eta Garona departamenduak zeharkatzen dituena. 175,4 kmko luzera[1] eta 1.227 km² arroa ditu.
Gers (ibaia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 175,4 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°06′00″N 0°23′38″E |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Okzitania |
Departamendua | Pirinio Garaiak |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 1.700 km² |
Arro hidrografikoa | Garonne basin (en) |
Ur-emaria | 717 m³/s |
Iturburua | Canal de la Neste (en) |
Bokalea () | Garona (Layrac) |
Geografia
Lannemezanen du iturburua, 613 mko garaieran, eta Layrac-en, Agendik hurbil, Garonara isurtzen da. Ibaiadar nagusiak Cier (13,7 km), Gèze (11,7 km), Cédon (18,7 km) eta Sousson (33,9 km) eskuinetik, eta Arçon (18,2 km), Aulouste (20,6 km), Talouch (14 km), Ousse (10,6 km), Lauze (16,3 km) eta Auchie (15,8 km) ezkerretik, dira.
Zeharkatzen dituen hiri handienak hauek dira:
- Pirinio Garaiak (65) : Lannemezan, Monléon-Magnoac
- Gers (32) : Chélan, Panassac, Masseube, Seissan, Pavie, Auch, Preignan, Montestruc-sur-Gers, Fleurance, Lectoure
- Lot eta Garona (47) : Astaffort, Layrac
Hidrometria
Gers ibaiaren emaria 40 urtez, 1967-2006 bitartean, neurtua izan da Layrac-en[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 1.190 km² ditu, arro osoaren % 96. Urteko batez besteko emaria 7,06 m³ segundoko da. Emari handiena otsailean du (15,2 m³/s), eta txikiena irailean (1,67 m³/s).
Gers ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Layrac-en neurtuak
Datuak: 1967 eta 2006 artean