Gerry Weil
Gerhard Weilheim —Gerry Weil izen-deiturez ezagunagoa— (Viena, Austria, 1939ko abuztuaren 11) jazzeko piano jotzailea da. Austrian jaioa, Venezuelan bizi da 17 urte zituenez geroztik, eta bere bigarren aberritzat du Venezuela.
Gerry Weil | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Viena, 1939ko abuztuaren 11 (84 urte) |
Herrialdea | Venezuela |
Jarduerak | |
Jarduerak | jazz musikaria, piano-jotzailea eta musikagilea |
Musika instrumentua | pianoa |
Gaur egun izen handiko musikaria da Venezuelan, jazz garaikidearen alorrean batik bat. Jazz modernoaren eta Venezuelako bertako musikaren elementuak erabiltzen ditu bere lanetan, eta lan horiek oso ezagunak bihurtu dira azken urteotan. Ikasketei dagokionez, autodidakta izan zen hasiera batean, eta geroago Berklee College of Music-en ikasi zuen. Venezuelan, Gerry Weil musikaririk emankorrenetarikoa da, eta belaunaldi gazteengan eragin handienetarikoa izan duena.
Diskografia
- 1969: El Quinteto De Jazz
- 1971: The Message
- 1984: Jazz En Caracas
- 1989: Autana/Magic Mountain
- 1993: Volao
- 1999: Profundo
- 2005: Free Play & Love Songs
- 2006: Empatía
- 2006: Navijazz
- 2009: Tepuy
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.