Gerry Adams

Gerard Adams, irlanderaz Gearóid Mac Ádhaimh, (Belfast, 1948ko urriaren 6a) Sinn Féin alderdi irlandar errepublikarraren burua da, zein 2005eko Britania Handiko hauteskunde orokorretan Belfast Hitzarmenaren aldeko alderdi errepublikano nagusia bihurtu zen. Gerry Adams, gainera, Britania Handiko Parlamentuko kidea da, Mendebaldeko Belfast eskualdearengatik, nahiz eta Sinn Féineko kideak, parlamentu hori atzerritartzat jota, ez diren aurkezten.

Gerry Adams


Teachta Dála

2016ko martxoaren 10a - 2020ko urtarrilaren 14a
Barrutia: Louth
Hautetsia: 2016ko Irlandako hauteskunde orokorrak

Teachta Dála

2011ko martxoaren 9a - 2016ko otsailaren 3a
Barrutia: Louth
Hautetsia: 2011ko Irlandako hauteskunde orokorrak
Erresuma Batuko 55. Legebiltzarreko kidea

2010eko maiatzaren 6a - 2011ko urtarrilaren 26a
Barrutia: Belfast Mendebaldea
Hautetsia: 2010eko Erresuma Batuko hauteskundeak
Ipar Irlandako 3. Biltzarreko kidea

2007ko martxoaren 9a - 2010eko abenduaren 7a - Pat Sheehan (en) Itzuli
Barrutia: Belfast Mendebaldea
Hautetsia: 2007ko Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak
Erresuma Batuko 54. Legebiltzarreko kidea

2005eko maiatzaren 5a - 2010eko apirilaren 12a
Barrutia: Belfast Mendebaldea
Hautetsia: 2005eko Erresuma Batuko hauteskundeak
Ipar Irlandako 2. Biltzarreko kidea

2003ko azaroaren 26a - 2007ko urtarrilaren 30a
Barrutia: Belfast Mendebaldea
Hautetsia: 2003ko Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak
Erresuma Batuko 53. Legebiltzarreko kidea

2001eko ekainaren 7a - 2005eko apirilaren 11
Barrutia: Belfast Mendebaldea
Hautetsia: 2001eko Erresuma Batuko hauteskundeak
Member of the 1st Northern Ireland Assembly (en) Itzuli

1998ko ekainaren 25a - 2003ko apirilaren 28a
Joe Hendron (en) Itzuli
Barrutia: Belfast Mendebaldea
Hautetsia: 1998 Northern Ireland Assembly election (en) Itzuli
Erresuma Batuko 52. Legebiltzarreko kidea

1997ko maiatzaren 1a - 2001eko maiatzaren 14a
Barrutia: Belfast Mendebaldea
Hautetsia: 1997ko Erresuma Batuko hauteskundeak
Erresuma Batuko 50. Legebiltzarreko kidea

1987ko ekainaren 11 - 1992ko martxoaren 16a
Barrutia: Belfast Mendebaldea
Hautetsia: 1987ko Erresuma Batuko hauteskundeak
Sinn Féin alderdiko burua

1983ko azaroaren 13a - 2018ko otsailaren 10a
Ruairí Ó Brádaigh - Mary Lou McDonald
Erresuma Batuko 49. Legebiltzarreko kidea

1983ko ekainaren 9a - 1987ko maiatzaren 18a
Barrutia: Belfast Mendebaldea
Hautetsia: 1983ko Erresuma Batuko hauteskundeak
Member of the 1982–1986 Northern Ireland Assembly (en) Itzuli


Hautetsia: 1982 Northern Ireland Assembly election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBelfast, 1948ko urriaren 6a (75 urte)
Herrialdea Irlandako Errepublika
 Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaSt. Mary's Christian Brothers' Grammar School, Belfast (en) Itzuli
St Finian's Primary School (en) Itzuli
Belleville High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta autobiografialaria
Lantokia(k)Londres
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Sinn Féin

sinnfein.ie…
IMDB: nm1128049 Facebook: gerry.adams.503 Twitter: GerryAdamsSF Edit the value on Wikidata

Gerry Adamsek beti IRAko kidea izanari uko egin dio, Hego-Belfasteko komandatea zela egotzi bazitzaion ere. Sinn Féineko buruan, Ipar Irlandako gatazka era baketsu eta demokratikoen bidez konpontzearen alde egin du.

2017ko azaroaren 20an Sinn Féin alderdiko lehendakaritza utziko zuela iragarri zuen.[1]

Biografia

Gerry Adams 2001an.

Errepublikaren alde borrokatzeagatik poliziaren zapalkuntza jasan behar izan zuen aitaren pausoak jarraituz, Gerry Adams bera ere ekintzaile politiko sutsua izan zen gaztetatik, 1969an Ulsterren katolikoen eta unionista protestanteen arteko gerra piztu zenetik. 1973. urtean, bigarren aldiz atxilotu zutenean, kartzelatik ihes egin eta Irlandara itzultzea lortu zuen. Ordutik aurrera gero eta kargu garrantzitsuagoak izan zituen Sinn Feinen, Irlandaren askatasun politikoa eskatzen duen mugimendu abertzalean, zeinaren adar militarra Irlandaren Askatasunerako Armada (IRA) baita. 1972an hasi zen IRAren lehen su-etena, eta Gerry Adams eta Martin McGuinness, Sinn Feinen ordezkariak, William Whitelaw, Ulsterrerako ministroarekin elkarrizketatu ziren, baina bilerak porrot egin zuen.

1973-1974 bitarteko epean boterea unionisten eta katolikoen artean banatzeko saioa egin zen eta IRAk su-etena iragarri zuen bigarren aldiz; hiru hilabete iraun zuen oraingoan. Hurrengo su-etena 1975ean izan zen, gobernu britainiarra ezkutuan Gerry Adamsekin bildu ondoren. Downing Streeteko gobernuak ehunka atxilotu errepublikar askatu zituen, baina porrot egin zuen berriz ere, adostasun politikorik iritsi ez zelako. 1982an Adamsek aulkia lortu zuen Britainia Handiko parlamentuan, baina inoiz ez zuen bete. Bi urte geroago erakundearen buru aukeratu zuten. IRAren atentatuak zirela eta, negoziazioak geldirik zeuden eta gobernu britainiarrak debekatu egin zien Sinn Feinen buruei telebistan hitz egitea.

1992ko apirilean hauteskunde orokorrak egin ziren Erresuma Batuan eta Sinn Feinen buruak galdu egin zuen 10 urte lehenago ateratako aulkia. Handik bi egunera, Londresen 3 hildako eta 90 zauritu utzi zituen IRAren atentatuen erantzukizuna leporatu zioten Adamsi. 1993an negoziazio amaigabeak hasi zituen Irlandako gobernuarekin. John Hume, Alderdi Laborista Sozialdemokrataren burua izan zen bitarteko. Biek batera inoiz argirik ikusi ez duen dokumentu bat idatzi zuten eta Albert Reynoldsi, Irlandako Lehen ministroari bidali zioten. Urte bereko ekainaren 9an, atentatu bat jasan zuen Adamsen etxeak eta bere emazteak eta semeak kalteak izan zituzten. 1994ko abuztuan IRAk su-eten iraunkor eta baldintzarik gabea iragarri zuen. 1996ko otsailean bertan behera gelditu zen su-etena. Adamsek ahaleginak egin zituen bere burua eta Sinn Fein IRArengandik aldentzen, baina gobernu britainiarrari ere agindutako elkarrizketak egin ez izana l eporatu zion. Nolanahi delarik ere, Adams izan da IRAk 1994. eta 1997. urteetan agindutako su-etenen eragile nagusietako bat. Sinn Fein alderdiko buruzagia da.

Euskal Herria

2011ko urriaren 17an Donostiako Aieteko jauregian Kofi Annan, Bertie Ahern, Jonathan Powell, Gro Harlem Brundtland eta Pierre Joxerekin batera Aieteko Adierazpena irakurri zuen.Bertan ETAri borroka armatuari bukatzeko eskatu zioten alde bakarreko eta Espainiako zein Frantziako gobernuekin negoziatu gabeko prozesu baten baitan. Handik hiru egunetara ETAk borroka armatuari amaiera ematea erabaki zuen.

Idazlanak

  • Falls Memories, 1982
  • The Politics of Irish Freedom, 1986
  • A Pathway to Peace, 1988
  • An Irish Voice
  • Cage Eleven, 1990
  • The Street and Other Stories, 1992
  • Free Ireland: Towards a Lasting Peace, 1995.
  • Before the Dawn, 1996, Brandon Books, ISBN 0-434-00341-7
  • Selected Writings
  • Who Fears to Speak...?, 2001 (Original Edition 1991), Beyond the Pale Publications, ISBN 1-900960-13-3
  • An Irish Journal, 2001, Brandon Books, ISBN 0-86322-282-X
  • Hope and History, 2003, Brandon Books, ISBN 0-86322-330-3
  • A Farther Shore, 2005, Random House
  • "The New Ireland: A Vision For The Future", 2005, Brandon Books, ISBN 0-86322-344-3
  • An Irish Eye, 2007, Brandon Books

Itzulpenak

Euskaraz

  • Kalea. Gerry Adams. Itzultzailea: Mikel Mendizabal, 1995. Txalaparta argitaletxea, ISBN 9788481360011[2]

Gaztelaniaz

  • Hacia la libertad de Irlanda. Gerry Adams. Itzultzailea: Mitxel Sarasketa, 1991, Txalaparta argitaletxea, ISBN 9788486597344[3]
  • La busqueda de la paz. Gerry Adams. Itzultzailea: G. Di Masso, 2001, Txalaparta argitaletxea, ISBN 9788481361742[4]

Erreferentziak

  1. Gerry Adamsek Sinn Féineko lehendakaritza utziko du. 2017ko azaroaren 20a. Argia.eus
  2. Kalea. Gerry Adams. Itzultzailea: Mikel Mendizabal, 1995. Txalaparta argitaletxea, ISBN 9788481360011
  3. Hacia la libertad de Irlanda. Gerry Adams. Itzultzailea: Mitxel Sarasketa, 1991, Txalaparta argitaletxea, ISBN 9788486597344 (Gaztelaniaz)
  4. La busqueda de la paz. Gerry Adams. Itzultzailea: G. Di Masso, 2001, Txalaparta argitaletxea, ISBN 9788481361742 (Gaztelaniaz)

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gerry Adams Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.