Gerriko berde
Gerriko berdea, baita ere Eraztun berdea, hirigintzan hirien inguruan basa edota nekazari lurrak gordetzeko eta babesteko lurren sailkapena da. Oinarrizko ideia hirigunea begetazioaz inguratzea da, horrela hiritarren bizi balditzak eta basa-bizitza hobetzeko eta zaintzeko. Gerrikoan dauden lurrak haien artean konektatuta egon behar dira, hesi-efektua ekiditzeko.
Bide berdeak
Gerriko berdearekin lotura baldin badu ere, bide berdeek ez dute hiria inguratzen baizik eta gurutzatu. Bide berdeek ere sarritan herri desberdinak lotzen dituzte.
Helburuak
Gerriko berdeek beste helburuen artean hauek bilatzen dituzte:
- Ingurumena eta biodibertsitatea babestea.
- Hirien aire kalitatea hobetzea, kutsadura gutxituz.
- Ingurumena hiritarren eskura jartzea, urruti joan beharrik
- Nekazari inguruak babestea. Gerriko berdea izango ez balitz hirigintzak espazio horiek jango lituzke.
Gerriko berde ospetsuak
- Gasteizko Eraztun Berdea
- Londresko Metropolitan Green Belt
- Burgosko gerriko berdea
- Brusela-Hiriburua eskualdearen gerriko berdea
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.