Gerraoste

Gerraostea, gerraondoa edo gerlaondoa (Ipar.) gerra bukatu ondoko denbora da.[1] Gerraoste nabarmena izateko gerra bera 'handia' ere izan behar da, ondorioz, eskasia eta krisialdi ekonomiko eta sozialak sortuko ditu. Gerraosteko garaia ez da bukatzen susperraldi ekonomikoa lortu eta gatazka sozialak amaitu arte.

Frantziako familia bat, gerraostean etxera itzultzen (1944ko uztailaren 18an).

Gerraondoak denetariko ondorioak ditu gizarte arlo guztietan (ekonomian, demografian...). Parte-hartzaile bakoitzak bere denbora beharko du indarberritzeko, baina normalean garaileek garaituek baino denbora gutxiago behar izaten dute.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.