Gerra Punikoak

Gerra Punikoak[1] hiru gerra izan ziren, Kartagok eta Antzinako Erromak elkarren aurka eginak. Puniko izena dute, latinez «kartagotar» esateko punicus hitza erabiltzen zelako (lehenago, poenicus, kartagotarren feniziar jatorriaren oroigarri).

Gerraren kausa nagusia bien arteko interes gatazka izan zen. Erromatarrek Siziliatik hedatu nahi zuten bere menpeko lurraldea, baina Siziliako zati bat Kartagoren azpian zegoen jada. Lehenengo gerraren hasieran, Kartago Mediterraneoko botere nagusia zen, Erroma Italian gora zihoan boterea zen bitartean. Hirugarren gerraren amaierako, bi alderdietako milaka soldadu hil ondoren, Erromak Kartagoko inperioa bereganatu zuen, hiria arpilatuta. Mazedoniar Gerren bukaerarekin (K.a. 188an), Erroma Mediterraneoko hiririk boteretsuena bilakatu zen.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.