Gerra laino

Gerra lainoa (alemanez: Nebel des Krieges) lehen aldiz Karl von Clausewitzek bere Vom Kriege (euskaraz: «gerrarena») lanean aipatzen duen zientzia militarreko termino bat da.[1] Hitzak gatazka belikoetan nagusi zen nahasmenduari egiten dio erreferentzia, non, zenbait faktoreren ondorioz, atzerapenak, nahasteak, ziurgabetasunak eta abar direla medio, zaila den operazioak koordinatzea eta planifikatzea. Lainoaren kontzeptua guduan zehar nagusi izan zen nahasmenari erreferentzia egiten dion metafora bat da, oso posible baita kontzeptua mosketeen tiroek eragiten zuten kealditik etortzea, baita zalditeria kargen hautsetatik ere, euren eboluzioa 'argi ikusten' uzten ez zutenak. XIX. mendetik gaur egunera arte gerra lainoaren efektua minimizatzen saiatu dira, inteligentzia militarreko prozesuak hobetuz. Gaur egun, kontzeptua zabaldu egin da ezinbestean, neurri batean komunikazio-sistema berriak sartu eta hobetu direlako, eta informazioaren saturazioa sortu delako arazo gisa.

Informazioaren zehaztugabetasunak eragindako nahasmena 'gerra lainoa' kontzeptuaren jatorria da

Erreferentziak

  1. Aron, Raymond. (1983). Clausewitz: Philosopher of War. Londres: Routledge and Kegan Paul.

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.